IRUDI III GARRENA
Mendiburu, aita Josep, Araneder, Lehenburu
MENDIBURU
Zure galdez an dabiltza,
Jauna, guretako zerua de beltza.
Ramon Mendizabal etsaien erdian,
Zelaian dabilla, zorigaitz andian.
LEHENBURU
Eta Karmela?
MENDIBURU
Ba Karmela damate,
Etsaiek zelaian berekin dakate.
ARANEDER
Orra norat doan egin dutan gauza,
Biak galdu ditut; aitak barka beza!
Dudarikan ez zen Ramon an zagola,
Nere gaizkientzat ematen odola.
LEHENBURU (othoitzean)
Jauna zuri dazkat nik esker guziak,
Zuk egiñik zernai, gu gare zureak.
Zuk guri bihotza bete zorionez,
Edo zigorratuz gu ondatu miñez,
Izanen zare zu, Jainko guziz ona,
Esker guzietaz goraki gai dena.
Esku batez jorik gaitutzu damutzen,
Bertzeak ordian du miña leguntzen.
Mundu goibel untan gu zauriz beterik,
Zeruen agintzaz gu lausengaturik,
Entzutua dugu zer erran nai duzun;
Zuretzat pairatuz, zer izanen dugun.
Ez gaitutzu Jauna, lurrarentzat egin,
Baiñan izateko zerua zurekin.
Zenbatenaz emen dugu jasaituko,
Anbatenaz zutaz gare gozatuko.
Jo nazazu beaz: Zuk egin zauriek
Eskatzen zaituzte lañoka guziek.
Nere zoriona: zurekin geroan,
Rafael, Karmela, baditut zeruan.
AITA JOSEP
Nik nai nuen Jauna, zuri miña kendu;
Fedearen itzez damua legundu.
Baiñan ikusten dut Jainkoak ariman,
Zaizkitzula leen asmu, onak eman.
Naiz gure bihotzak arek egin erdi,
Gu guzietarik maitatua bedi!
Banoa kuxian mendien alderat,
Gure zelaietan, zer den ikusterat.
(Mendibururi)
Atoz zu, nerekin, irakus nazazun,
Gure maitetxuak non utzi ditutzun.
LEHENBURU
Zoazi gaixtuez, artuak badire
Eiekin Frantzirat, laster ganen zare.
|