www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Karmela
Jean Pierre Harispe
1886

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Karmela, Jean Pierre Harizpe (Gurutze Aldabaldetrekuren eta Amaia Bonetaren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1992

 

aurrekoa hurrengoa

IRUDI IX GARRENA

 

Ramon, Karmela, Bidegain, Mendiburu

 

        MENDIBURU (sartzean)

                            Ez naiz ixilduko...

Azkenekotz emen ni naiz mintzatuko!

 

        BIDEGAIN

Bainan Mendiburu orain oroitari

Zoin dagozin emen barka zak aurreri.

 

        MENDIBURU

Aurrek aitarena odola dakate;

Aitaren gaizkia hek egiñen dute

Nik utzi Karmela orain ezkontzerat

Aranederrekin! lenago hiltzerat,

Lorios ganen naiz!...

 

        RAMON

                    Nik sumatzen nuen!

Araneder ni naiz! Araneder emen!

Aita sekulako aurra galdu duzu.

Banoa Karmela zuretzat ez nauzu.

Ez naiz ni zure gai, izanez geroztik

Salzaille semea. Banoa emendik,

Urrun mendiz mendi mortu batetarat,

Nere ahalkea nonbeit gordetzerat.

 

aurrekoa hurrengoa