www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Karmela
Jean Pierre Harispe
1886

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Karmela, Jean Pierre Harizpe (Gurutze Aldabaldetrekuren eta Amaia Bonetaren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1992

 

aurrekoa hurrengoa

IRUDI III GARRENA

 

Lehenburu, Bidegain, ateratzen ari delarik

 

        LEHENBURU

Bidegain

 

        BIDEGAIN

            Zer Jauna?

 

        LEHENBURU

                          Bazen zerbeit emen?

Orrekin bakarrik mintzatzen zu ziñen?

 

        BIDEGAIN

Orrekin bakarrik

 

        LEHENBURU

                        Andik zer diote?

 

        BIDEGAIN

Etsaiek gureak gainditzen dituzte.

 

        LEHENBURU

Jainkoa!... Bidegain zoazi mendirat,

Nere gizoneri orain erraterat.

Etsaiak nausitzen oso bazaizkote,

Ni ganen naizela, iltzen ez banaute,

Nere guziekin bizia galtzerat,

Euskual errientzat arima uzterat.

Naiz izan adinez odola oztua,

Bihotza beti dut ongi berotua.

Lehenburutarrek ez dute bizirik,

Non ez duten uzten lurrerat botarik

Azkeneko etsai, guziz ergelena.

 

aurrekoa hurrengoa