Karmela Jean Pierre Harispe 1886 [liburua osorik RTF formatuan] [inprimitzeko bertsioa PDFn] [Literaturaren Zubitegia]
Iturria: Karmela, Jean Pierre Harizpe (Gurutze Aldabaldetrekuren eta Amaia Bonetaren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1992
IRUDI XVII GARRENA
Lehenburu ateratzen da, aita Josep, Ramon
RAMON
Griña da neretzat aita bat galzea;
Bainan miñago zen ura ikustea
Bizi zen bezala, Euskual errientzat
Hill denaz geroztik, ez dago neretzat
Geiago damurik.