www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Karmela
Jean Pierre Harispe
1886

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Karmela, Jean Pierre Harizpe (Gurutze Aldabaldetrekuren eta Amaia Bonetaren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1992

 

aurrekoa hurrengoa

JAINKOAREN ARAGIZTATZIA

 

                                Obedun ote zen Jaungoikoa aragiztatzia.

                                                (Aurrandea)

 

—I—

 

        Egi bat da, egitzaille andienek erraten dutena, munduko eta zeruko gauza guziak Jainkoaren ongitasunaren argitzeko eginak izan direla. Zeruek Jainkoaren omena erraten dute. Coeli enarrant gloriam Dei. Lurrak bere prestutasuna eta edertasuna, itsasoaren zabaltasunak bere ezneurritasuna, mendiek bere anditasuna, leizondoek bere misterio ezin adiaraztuak. Xoriñuek egunero kantatzen dute, eta gizonen biotzek ganetan. Amodioaren odola ixuria da, alde guzietan arentzat. Guziek belar xume baten barnean bizi diren ulixka ttikietarik, zeru aingerutaraiño, xinaurritik gizonaraiño, lur errautsetik zeru argitaraiño, osto arrabotsetik galernaren xistuetaraiño, ur xirripatik, itsasuaren marrumetaraiño, guziek Jaungoikoaren anditasunak, egintasunak, amodioa eta ongitasun guziak, erraten dituzte. Gauza guziak Jainkoak egin ditu, eta nola bera beita on soberanua, eta ongitasun osoa, bera da, bere xede azkena, eta ortarakotz gauza guzien xedea. Ortarakotz ere beretzat guziak egiten ditu. Eta ezta ori beredun izatea, edo egoista izatea. Bereduna edo egoista da bere ongia bakarrik billatzen duena bertzeri konturik egin gabe.

        Bainan Jaungoikoak denak beretzat egitean, guzien ongia billatzen eta egiten du; zeren bera beita guzien ongi soberanoa, eta azken xedea, eta beren naturaleza bere beitaz guziak arenganat doazi, urustasun, eta zorion andiarenganat bezala. Ortarakotz beaz, beretzat guziak egitean, andi eta ongiegille agertzen da; zeren bere burua oso ona guzieri ematen beitu. Ontasunezko eta amodiozko itsaso neurrigabekoa, gauza guziak aren barnetik ateratzen dire, eta tirainak bezala bat bertziaren ondotik ibiltzen dire, gero berriz bereganat etortzeko. Botere soberanoak ez deusetarik egiten dituenak, egin onduan, bere omenaren kantatzerat igurtzen ditu, eta gero bereganat deitzen, eta bere beitan ekien gutiziak betetzen.

        Nola adiarazmenduak erraten beitu, gauza guziak beretzat egitean, Jainkoak, ekien gutiziak betetzen dituela, ala ere ikusterat ematen du ez zetzakela bertze xede batentzat egin. Zeren, gauza bat bertze batentzat egitea, bertze aren soberatasuna ezagutzea da. Zuretzat egiten dut zerbeit, beaz ni bainon geiagokoa zare, beaz egiten dutan gauza ortan nere xedea zare, zuk zerbait egin aazten nauzu.

        Bainan Jainko guziz soberanuak, eta zorion neurrigabezkoak, bera bainon andiagorik eta obeerik ez du, bera da bere xede bakarra eta osoa.

        Beaz Jainkoak deusik ez lezaken egin beretzat beizik.

        Beaz gauza guziak Jaungoikoarentzat eginak direnaz geroztik, eguna bainon argi da, gauza bat anbetenaz obeduna izanen dela, zenbatenaz geiago Jainkoaren ongitasunak erakutsiko beititu.

        Zenbatenaz andiago, dirdirantago, eta indarrago argiak berotuko eta distiatuko du, anbatenaz geiago irakusterat emanen du, bere indarra.

        Bainan zein argik irakusterat emanen du Jainko iduzki andiaren indarra, nola Verbum itz Jainko andiak, gizonenganat etortzean.

        Beaz deusek ez lezake geiago erakusterat eman, Jainkoaren ontasuna, justizia, prestutasuna, eta boterea, nola bere gizon egiteak. Ikus dezagun nola.

 

Harispe, apeza.

(Aurrandetuko da)

 

aurrekoa hurrengoa