www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Karmela
Jean Pierre Harispe
1886

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Karmela, Jean Pierre Harizpe (Gurutze Aldabaldetrekuren eta Amaia Bonetaren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1992

 

  hurrengoa

                Egin-doakabea edo drama iru egitetan emana

                jaun on Luis Calisalvo-ri

 

Jaun maitea, ez naiz esker gabea:

Zutaz dakat biotza betea.

Mundu untan bizituren naizeño,

Neri zaude zeruetaraino.

 

Triste nintzen munduan ikusirik,

Ez zagoela neretzat ongirik;

Ezin nuen jasan biotz barnean,

Nere pena egun guzietan.

 

Jaungoikoak, egin zuen orduan,

Gizon on bat indarra eskuan:

Gizon arek, arimaz andiago,

Indar bainon biotz du geiago.

 

Gizon ura zuk ez duzu ikusten;

Apalzeak zuri du gordetzen,

Nik ordian ez dezaket isildu,

Neretako sobera egin du.

 

Ezin duzu gorde zure izena,

Andiegi zuk duzu omena,

Biotzeko zu nere gozamena,

Calisalvo, nik dautzut errana.

 

                                Harispe

 

  hurrengoa