www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Giristinoki bizitzeko eta hiltzeko moldea
Andre Baraziart
1784

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Guiristinoqui bicitceco eta hiltceco moldea..., André Baratciart. Fauver Duharte, 1784

 

 

aurrekoa hurrengoa

MEDITAZIONEA
KOMUNIONEAZ

 

I

        Guziz handia eta soberanoa da Jesusek guretzat duen amodioa. Bere amodio phuruz kausitzen da aldareko sakramendu sainduan, eta zenbat amodiozko mirakuilu ez du egiten hartarakotz? Betan kausitzen da Zeruan eta lurrean, glorian eta abaxamenduan, Aitaren eskuinean eta aldarearen gainean; betan hostia sakratu guzietan, eta hetarik bakhotxean, eta hostia bakhotxaren parterik xumeenean. Humiliatzen da, ogiaren idurien azpian bere burua ematerainokoan: humiliatzen da, gizon baten bozari eta hitzari obeditzerainokoan: humiliatzen da, bere Jainkotasuna bezala, bere gizontasuna osoki gobeltzerainokoan: humiliatzen da, nonbre gabeko afrontuak, plenitu gabe, hitz bakhar bat egin gabe, sofritzerainokoan. Zer amodio! zer samurtasun! Ala ordean, Jauna, guti ezagutua, guti maitatua bai zare gutaz! Eta guti ohoratua bai zare hanbat maite ditutzunez! Deus ere ez duzu guphidesten gu maitatzeko; eta guk zer egiten dugu zure ohoratzeko? Noiz heldu gare zure ohoratzerat? Egunaz eta gabaz zaude aldareko sakramendu sainduan, eta ni ez gabaz ez egunaz ez naiz zutaz orhoitzen. Othe da eta izan othe daite nazionerik gu garen baino ohoratuagorik? bainan othe da gizon guzien artean ni baino laxoagorik?

 

II

        Jesu-Kristok aldareko sakramendu sainduan hazi nahi gaitu bere gorphutz sakratuaz, eta bere odol preziatuaz, horra zertako dagon gure aldaretan. Jainkoa ene janhari, Jainkoa ene edari dut. Nahi nau bazkatu, eta gizendu bere gorphutz sakratuaz, bere odol preziatuaz. Hala berak seguratzen nau: har zazue, eta jan zazue, hau da ene gorphutza, hau da ene odola; ene haragia da egiazki janhari, ene odola da egiazki edari; ni jaten nabenak komunionean bere baithan du bizitzea, ni haren baithan bizi naiz, eta hura bizi da ene baithan, ni ene Aitaz bizi naizen bezala, hura ere nitaz bizi da, ni jaten nabena, ene baithan dago, eta ni haren baithan nago; horra Jesusen hitzak, horra Jesusen erranak. Nahi du beraz komunionean egin gurekin alientziarik hertsiena, unionerik handiena, batasunik perfetena; ethorri nahi da gure ganat, ez aphur batetako bainan bethiko; egon nahi da gurekin sekulako; berekin bat egin nahi gaitu; gutaz, hunela erran badaiteke, harenbertze Jesus egin nahi du: gonbidatu nahi gaitu bere ganat: bere iduriko egin nahi gaitu: komunionean berekin gorphutz eta odol bere egin nahi gaitu. O amodio mugarrigabea! O karitate soberanoa! O samurtasun sobraniozkoa! Non da artzaina bere gorphutzaz bere arthaldea bazkatzen duena? Non da ama bere odolaz bere haurra hazten duena? Zu zare, Jesus, artzain ona, gu zure ardiak zure gorphutzaz neurritzen gaitutzuna. Zu zare, Jesus, aita samurra, zure umeak zure odol preziatuaz sasiatzen gaitutzuna. Nola asko estima dezaket egin darotazun emaitza handia! Nola asko adora zaitzaket, o ene Jabe soberanoa? Sustenga zazu, Jauna, ene izate guzia, ez dezadan pentsa, ez dezadan erran eta ez dezadan egin deus ere zure arabera baizen; egizu, o amodiozko Jainkoa, zutaz, zure baithan, eta zurekin bat egina bizi naizen bezala, zuretzat izan nadin oso-osoa.

 

III

        Ez noizean behin, bainan maiz nahi gaitu Jesusek hazi komunione sainduan bere gorphutz sakratuaz, eta odol preziatuaz: hartarakotz dago egun oroz gure aldaretan: hartarakotz erraten daroku, bere plazerak ematen dituela gizonen umeekin izatean: hartarakotz bere burua ezarri du ogiaren eta mahats arnoaren idurien azpian: hargatik dio, haren haragia janhari dela. Desiratzen du beraz, gutaz maiz errezibitua izatea, ez erremedioa hartzen den bezala, bainan neurrimendua hartzen dugun bezala, maiz eta husuki. Ah Jauna! asko eta sobra ohoratua izanen nintzen zu bethi adoratzeaz. Nik igurikitzeko nuen grazia baino handiagoa eginen zinarotazun, urthean edo bizian behin ere zure burua niri emateaz, oraino zure xedea da, maiz haz nadin zure gorphutz sakratuaz; bizkitartean kontentatu naiz urthean behin zu errezibitzeaz; eta orduan ere nola? Menturaz bortxaz; menturaz munduaren errankizunen gatik; menturaz preparazione gutirekin; menturaz zure herran eta etsaikoan nintzelarik. Barkha datzu, Jauna, orai arterainoko falta guziak; indatzu zeronek nigar gozo eta baliosak, auhenda detzadan zure amodiozko sakramenduan egin darozkitzudan afrontuak; promes ematen darotzut egiaz eta izpirituz adoratuko zaitudala, maiz eta sainduki errezibituko zaitudala; egidazu grazia promes hunen konplitzeko.

 

aurrekoa hurrengoa