www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Giristinoki bizitzeko eta hiltzeko moldea
Andre Baraziart
1784

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Guiristinoqui bicitceco eta hiltceco moldea..., André Baratciart. Fauver Duharte, 1784

 

 

aurrekoa hurrengoa

MEDITAZIONEA
ETSAIEN MAITATZEAZ

 

I

        Jainkoa mintzo zaitzu, hark manatzen darotzu zure etsaiaren maitatzea; ez othe du bada zure gainean zuzen justua plazer duen legearen zuri emateko? Gogor zaiku gaizki egileari ongi egitea, ordean orhoit gaitezen Jainkoak manu eman darokula, Jesu-Kristok bere exenpluaz irakhatsi darokula, sainduek bere bizitzeaz markatu darokutela, eta gure intresek hortarat obligatzen gaituztela: egiten zaizkigun gaizkiak bihotzez ahanzten, eta gaizki egileak maitatzen baditugu, gure bekhatuen barkhamendua ardietsiko dugu, ez ordean bertzela. Gure etsaiak maitatzen baditugu, Jaunaren graziak eta fagore berezienak merezitzen ditugu, Jaunaren haur maite gare, bertzela ez dugu haren erresuman parterik igurikitzeko. Nola ere gure lagunak tratatzen bai ditugu, halaber gu Jainkoak tratatuko gaitu: barkhatzen badiogute, barkhatuko daroku; maitatzen baditugu, maitatuko gaitu: horra legea, horra manamendua, eta horra nik ongi ezagutu ez dudan obligazionea, horra nik segitu ez dudan bidea; eta zergatik ez dut segitu? Helas! zeren sobra aditu bai dut ene burua, sobra kontentatu bai dut ene pasionea, sobra satisfatu bai dut ene amodio propia. Zer kalte, zer bidegabe ez diot egin ene buruari! Zer ofentsa ene Jainkoari!

 

II

        Funsgabeak dire herratsu eta mendekariek ekhartzen dituzten arrazoinak etsaikoan egoteko. Diote deus ere egin gabe afrontatu eta desohoratu dituztela: hori hala balitz ere, horiek dire maitatu behar diren etsaiak: eta zuk Jainkoa, ala Jainkoak zu ofentsatu zinduten? eta nahi zinduke ez baliezazu barkha zure bekhatua, ez baliezazu eman bere grazia eta Zerua? Bada zuk hura arrazoinik batere gabe, eta arrazoin guzien kontra mezprezatu duzu. Diote oraino handiegia dela errezibitu duten afrontu edo kaltea; ordean guzietarik handiena da arima eta Zerua galtzea, eta ho zer egiten duzun zure etsaia maite ez baduzu. Ereman darotzute kalumnia beltzez ohorea, ohoinkeriez zure ontasuna, tratamendu kruelez laburtu darotzute bizia? Gaizki egiten dute, eta zuk gaizkiago egin zinezake herran egonez, zeren gal bai zinezake nihork ezin gal-araz diezazuken Jainkoaren amodioa, grazia eta erresuma. Finean diote etsaiei barkhatzen badiote gaizkiago tratatuak laitezkela, gaixtoago bilhaka laitezkela, on dutela zebatuak izatea; ordean Jainkoari zaio erreserbatua mendukua, jakinen du gaixtoen punitzen, zure pazientziaren saristatzen. Areago bilhakatuko dire, diozunaz; tronpatzen zare, ongia hei maiz eginez, bere baithan hobeki sarthuko dire, eta onduko dire; eta guziarekin ere gaixtatzen badire, hori hekien falta bat izanen da, zuk barkhatuz zure obligazionea egiten duzu. Zer kontsolazione zuretzat jakitea Jainkoari plazer egiten diozula maitatuz zure etsaia.

 

III

        Ez da asko gaizkirik ez egitea zure etsaiari, ez da asko ez mendekatzea, oraino maitatu behar duzu; on eta ontasunak desiratu behar diotzotzu; haren atseginez atsegin, desplazerez eta penez damu izan behar duzu; gose bada jaterat, egarri bada edaterat; bilhuzia bada soinerat eman behar diozu; hitz batez, zure burua bezala maitatu behar duzu, ez hitzez bainan obraz eta efetuz; beraz manera suerte guziez markatu eta ezagut-arazi behar diozu, hark lehenik zu ofentsatu bazintu ere, ahantzi duzula hark egin darozun gaizkia, prest zaudela hau atsegin egiterat, eta maite duzula; beraz salutatu behar duzu beraz okasionetan mintzatu behar zaizko, beraz, haren konpainian gerthatzen zarenetan, han egon behar zare, beraz hartaz eta harenez estimurekin mintatzu behar zare; ezen hori da legeak manatzen duena, amodioak galdetzen darotzuna. Examina zazu zure burua. Nolakoa izan zare orai artean? Ez othe zare kontentatu gaizki egin darotzunari gaizkirik ez egiteaz? Ah! Jauna, aithortzen dut ene falta, iduritzen zitzaitan, asko zela ez mendekatzea, ez aspertzea; orai ezagutzen dut zerbait gehiago galdetzen zinduela ene ganik; nahi ditut beraz ene etsaiak maitatu bihotzez, obraz eta zure gatik.

 

aurrekoa hurrengoa