www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Giristinoki bizitzeko eta hiltzeko moldea
Andre Baraziart
1784

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Guiristinoqui bicitceco eta hiltceco moldea..., André Baratciart. Fauver Duharte, 1784

 

 

aurrekoa hurrengoa

MEDITAZIONEA
OTHOITZAZ

 

I

        Othoitzak Jainkoarentza glorios bezain ohoragarri da guretzat. Othoitzean laudatzen dire Jainkoaren puxantza soberanoa, ontasun mugarrigabea, zuhurtzia handia, jakintasun infinitua, probidentzia osoa eta hain maitagarria. Ezen zertako othoizten dugu gure beharretan, lekhu guzietan, okasione guzietan? Zeren bai dakigu bothere guzia baduela gure laguntzeko, ezagutza guzia gure beharren ikhusteko, ontasun eta amodio guzia, gure sokorritzeko: ordu beretik aithortzen dugu, haren ganik guziak uste ditugula, haren baithan dela gure fidantzia osoa, hark libra eta salba gaitzakela; horra othoitza egiten dugunean, nola ohoratzen dugun gure Jainko-Jauna. Zertako ez dugu beraz, maitatuko othoitza? Eta guri zer on ez daroku ekhartzen? Guziz gora deitzen denarekin mintzatzea, Aingeruek ikharaz betherikako errespetu batekin adoratzen duten majestatearekin familierki konbertsatzea, Zeru-lurren Jaun eta Jabe bakharrarekin, adiskide bat bere maitearekin bezala, entretenitzea, ez othe da guretzat ohorerik handiena? Eta horra zer abantail, zer zorion dukegun, plazer dugun guzian, denbora eta lekhu guzietan. Nola nagoke beraz othoitza maitatu gabe? Eta zer estimu orai artean hartaz egin othe dut?

 

II

        Hain nezesario duzu othoitza, non ez bai duzu deus ere ardietsiko haren bidez baizen. Guzien eskasean zarela badakizu; etsaiez inguratua zarela frogatzen duzu; tentazioneez atakatua zarela sentitzen duzu; itsu, flako, eri, eta pobre zare; beraz galdetu behar duzu argia, indarra, osasuna, ontasuna; ezen bertzela ez duzu deus ere izanen; eta zer bilhakatuko zare hanbat arrisku eta etsaien artean, begiak, besoak, eta bihotza hedatzen ez baditutzu lagun, borthitz eta sustenga zaitzaken Jainkoaren ganat? Nondik heldu dire zure behaztopatze guziak? Nondik heldu da hain maiz epheltasunerat eta bekhaturat erortzen bai zare? Nondik bada? Othoitzaren ez egitetik. Nezesario duzun indar guzia kausi zinezake othoitzean; hau duzu laguntza guzien ardiesteko bide segura, eta halere uzten duzu! Sainduek estimatu dute othoitza, zeren ezagutzen bai zuten haren beharra eta balioa, handik hain Saindu handi egin dire. Egizu hek bezala. Dudan zare ez jakinez zer egin? Galde zozu Jaunari nezesario duzun argia. Tentazioneez atakatua, arriskuz bethea eta inguratua zare? Oihu egiozu zure aita onari, eta segurtatua izan zaite, ez zaitzula faltatuko laguntza eta behar duzun fagorea.

 

III

        Othoitza hainitz orai artean egin duzu, eta probotxu guti tiratu duzu. Nondik heldu da hori? Zure faltatik. Ez duzu zure othoitza egin behar den bezala. Humiltasunekin, fidantziarekin eta pertseberantziarekin egina den othoitza da Jainkoaz entzuna. Helas! zer gare gu, eta zer da Jainkoa? Kontsidera dezagun gure sortzea, guzia da miseriaz bethea; gure bizia bekhatuz kargatua; gure gorphutzen ethorkia eta fina hautsa eta herrautsa; gure arimak menturaz zauriz estaliak; eta Jainkoa handitasun soberanoa, zuzentasuna bera, saindutasun infinitua, goratasun mugarrigabea. Ez othe da bada justu humiliatuak, eta ezdeustatuak ager gitezen gure Jainko-Jaunarekin mintzo garenean: ala gutitan disposizione hunekin agertu bai naiz Jainkoaren aitzinean! Fidantziaz armatua izan behar da ene othoitza, eta huna zerk inspiratu behar darotan konfidentzia hau. Jainkoaren miserikordiak, zeren nahi bai darot egin, nik merezitu gabe, grazia; Jainkoaren ontasunak, zeren bai dakit maite nabela, eta salbatu nahi nabela; Jainkoaren leialtasunak, zeren seguratu bai nau entzunen nabela, eta bere hitza atxikiko duela: guziz Jesusen odol preziatuak eman behar darot esperantza guzietarik handiena, eta haren izenean galdetu behar dut grazia eta miserikordia. Konfidentzia hunen faltan, zenbat othoitz ez dire alferretan eginak! Finean pertseberantziarekin egin behar da othoitza: galde, ez behin, bietan, edo hamarretan, bainan ardiets dezazuken artean: pobre beharretan denak bezala, eska zazu duzuken artean: zure galde husuez obligatuko duzu Jainkoa grazia egiterat, eta zuri gosta behar zaitzu, maitekiago goarda dezazuntzat. Indatzu, Jauna, othoitzean baitezpada nezesario diren disposizione saindu hauk, zutaz entzuna izan nadintzat ene galde guzietan.

 

aurrekoa hurrengoa