www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Giristinoki bizitzeko eta hiltzeko moldea
Andre Baraziart
1784

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Guiristinoqui bicitceco eta hiltceco moldea..., André Baratciart. Fauver Duharte, 1784

 

 

aurrekoa hurrengoa

MEDITAZIONEA
KONTRIZIONEAZ

 

I

        Bekhatuen dolorea, eta gehiago bekhaturik ez egiteko deliberazione fermua baitezpada nezesario da, penitentziako sakramenduan ardiesteko grazia eta barkhamendua; urriki min eta deliberazione hau gabe ezin ilkhi gaitezke Jainkoaren etsaitasunetik, ezin athera gaitezke bekhatuen esklabotasunetik, examina guzietarik seriosena, eta arthosena, deklarazione guzietarik konpliena, eta osoena ez dire asko errezibitzeko absoluzionea, oraino higuindu behar dire bekhatu mortal guziak, eta damu egiazko bat izan behar da guziez. Kontrizione hau da penitentziako sakramenduan gure ganik galdetzen den disposizionerik beharrena: eta noiz penetan eman othe gare hunen izateko? Zer egiten dugu harekin kofesora ganat joateko? Iduritzen zaiku examina ongi egiten badugu, gure bekhatu guziak klarki kofesatzen baditugu, eta ematen zaizkigun penitentziak konplitzen baditugu, behar den guzia egin dugula; kontent, alegera goaz gure etxerat, Jainkoarekin adiskidetu bagine bezala; eta, helas! ez dugu ikhusten dolore min batek ez badu gure bihotza phorroskatzen, gure bekhatuekin garela, apheza ganik errezibitu dukegularik arren absoluzionea. Finka zazu egia hau zure izpirituan eta bihotzean, engana ez zaitezen hain materia inportantean.

 

II

        Zein dire kontrizione on batek izan behar dituen kondizioneak? Gure baitharik ezin dukegu, eta Jainkoaren graziak inspira dezakegu hain nezesarioa den kontrizionea: Jainkoaren dohain bat da ni hori zor ez zaiona, beraz galdetu behar diogu othoitzaz, nigarrez eta obra onez. Bihotza eta bihotz guzia dolore hunek behar du zaurthu, arrailatu, phhorroskatu. Ganbiatu eta berritu behar du ene bihotza, eta ez xoilki ene hizkuntza edo kanpoa. Dolore hunek obligatu behar nau bekhatu mortalik maiteenen higuintzerat munduko gaitz guziak, herioa, Ifernua bera baino gehiago ere, gaitz guzietarik handiena denaz geroz bekhatua. Xede on eta giristinozko batez behar dugu higuindu bekhatua; edo zeren bere baithan den higuingarria, edo zeren merezi-arazten duen Ifernua, edo zeren gal-arazten darokun Zerua, edo zeren ofentsatu dugun Jainko guzia maitagarria: baldin bekhatua higuintzen baduzu zeren gal-arazi darotzun edo osasuna, edo munduaren estimua, edo ontasuna, edo ohorea; xede hauk baizen ez baditu izan zure doloreak, inutila, agorra, funtsikgabea izatu da. Interroga zazu zure bihotza, galdegiozu ea zer egin duen dolore hunen Jainkoari eskatzeko, ea bekhatu mortal guziak, maiteenak ere higuindu dituen, ea zergatik eta nola higuindu dituen. Helas, Jauna, gutiak dire egia saindu hauk meditatzen dituztenak urriki hunen kontzebitzeko, gutiak dire bekhatuaren belztasunaren, eta ofentsatzen duten Jainkoaren maitagarritasunen gainean erreflexione egiten dutenak. Ni guti haukien nonbreko izan othe naiz? Ni gehienak bezala hautaz guti orhoiturik kofesatu banaiz, zenbat arrazoin ez dut ikharatzeko, eta ene kofesioak inutilak direla, uste izateko!

 

III

        Nondik ezagut dezaket ea othe nituen disposizione hauk kofesatu naizen guzian? Huna markak. Adi ezazu atentzionerekin, kontsidera zatzu astirekin. Baldin kofesatu ondoan apartatu bazare bekhatuzko okasionetarik, Jainkoaren etsaikoan eror-arazi zaituzten konpania, lekhu, plazer, enplegu eta okupazione guziei ukho egiten badiozute, zure lagunekin errekontziliatu bazare, kalte eginak erreparatu baditutzu, bizitzea ganbiatu baduzu, eta zure eginbideak arthoski konplitzen baditutzu, zure kofesioak onak direla uste izan behar duzu. Kontrarat baldin kofesatu ondoan okasione beretan, usantza beretan, etsaiko beretan, eta zure obligazioneen kontrako bekhatu mortaletan berriz erori bazare laster eta errexki; helas! ikhara zaite; juja dezazuke zure kofesioak inutilak, eta kaltekorrak izatu direla, behar zen urrikia eta deliberazione fermua ez zinduela; beraz kofesio hek guziak erreberritu behar ditutzula. Non edo nola naiz zurekin, o ene Jainko-Jauna? Nolakoak izatu dire ene kofesioak? Preparazione eta disposizione haukiekin eginak izatu othe dire? Beldur naiz ez ditudala bethi hauk izatu, eta horra zerk obligatu behar naben hemendik harat arthoskiago preparatzerat. Egidazu grazia haukiekin bethi kofesatzeko, eta sekulan ez hauk gabe.

 

aurrekoa hurrengoa