www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Giristinoki bizitzeko eta hiltzeko moldea
Andre Baraziart
1784

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Guiristinoqui bicitceco eta hiltceco moldea..., André Baratciart. Fauver Duharte, 1784

 

 

aurrekoa hurrengoa

BIGARREN MEDITAZIONEA
KONBERTSIONEAREN LUZAMENDUAZ

 

I

        Erhokeria handi bat da ethorkizunaren gainean kondatzea. Zuk zure buruari agintzen diozun denbora gerokoa nork agindu darotzu? Ez dezazula erran heldu den urthean, edo hauzi hau xuritu ondoan, edo ezkondu ondoan, edo ene familia altxatu eta antolatu ondoan konbertituko naiz; ezen ez zare denboraren nausi, ez da zure eskuan egun bakhar baten izatea ere: Jainkoak eman diozoke plazer duenari plazer duen bezanbat denbora, nihori ez dio agindu oren bakhar bat ere; zenbat ez da, uste zuen denbora baino lehenago, hil? Eta zuri hei bezala gerthatzen bazaitzu, horra non, konbertitu gabe, herioak atzemanen zaituen; eta beraz bekhatuan, eta beraz Jainkoaren etsaikoan, eta beraz damnatuko zare. Zertako nahi duzu galtzerat utzi oraino denbora baliosa eta segurki duzuna, dudazko, menturazko denbora batez baliatzeko? Arriskatzen duzu mentura baten gainean, eta zer? Zerua, eternitatea, zure arima. Munduko egitekoez dohanean, badakizu segur denaren hartzen, menturazkoak utzirik; eta eternitateaz dohanean arriskua hartuko duzu bada? Erhokeria bat da beraz, ethorkizunaren gainean fidaturik, gerorat konbertsionearen egortzea.

 

II

        Erhokeria handiago bat da oraino, konbertitzeko nezesario duzun graziaren gainean kondaturik, orai duzun Zeruko laguntza galtzerat uztea. Zuk nahi izatea ez da asko, denbora izatea ez da asko egiazki konbertitzeko; oraino Jainkoak bere dohainez argitu eta borthiztu behar zaitu, Zeruko on den gisa bekhatuen ezagutzeko, eta higuintzeko. Bekhatu egiteko zeroni asko eta franko zare; ordean ongi penitentzia egiteko zu eta Jainkoa behar zarete. Eta noiz agindu dio Jainkoak, bere konbertsionea luzatzen duenari, nahi dueneko grazia? Nork erran darotzu, plazer duzunean, izanen duzula konbertitzeko laguntza hura? Zein profeta, edo ebanjelista, zein liburu edo lerrotan irakurri duzu, Zeruko dohain hura zure eskuko, zure manuko izanen duzula? Kontrarat zenbat aldiz ez zaitu Jainkoak dixidatu grazia berezi, dohain handi hura errefusatuko darotzula? zuk orai haren bozari gorraena egiten badiozu, hark ere duela adituko zure oihu mina? bilhatuko duzula, eta ez duzula kausituko, eta gisa hortan zure bekhatuan hilen zarela? Horra haren mehatxu terribleak; eta gero nola konda dezazuke orai arbuiatzen duzun graziaren gainean? Ez othe da justu ere, hanbat aldiz mezprezatu duzun dohaina ez dakizun eman, zuk plazer duzunean? Jaunak orai bere boza adi-arazten darotzu, ez othoi tapa zure arimako beharriak; itzul zaite, konberti zaite Jauna ganat, beldurrez gero ez dezazun izan konbertitzeko ahala.

 

III

        Uste duzu menturaz, zure konbertsionea luzatuz, gero errexkiago utziko duzula bekhatua? helas! tronpatzen zare. Ez duzu ikhusten, bekhatuan egonez, bekhatua onhesten dela? hura onhetsiz maitatzen dela, maitatuz nausitzen dela, eta gisa huntan baratxe-baratxe penarik gabe, antsikabeki egiten dela? Hortik heldu da, egarri denak ura bezala, edaten bai du bekhatua; lehenbizian penarekin egiten zen falta ondoan aise eta errexki egiten da; geroago eta areago, bekhatutik bekhaturat goaz, eta luzamendu hunek Ifernurat garamatza. Lurrean egonago eta borthitzago dohan arbola hurren inposible da erroetarik atheratzea: eritasun zaharkitu batetarik sendatzea ala guziz gaitz bai da! Zuhar zahar makhurrra nork xuxenduko du? balinba erretxago da gazte deno haren plegatzea. Tira zazu zeronek kontsekuentzia; beraz gaitzago izanen da, bekhatuan egonez, konbertitzea, beraz orai beretik konbertitu behar naiz.

        Bai, Jauna, orai beretik konbertitzen naiz, zeren ez bai dakit gerorik izanen dudan. Orai beretik zure ganat heldu naiz zeren ez bai dakit ea gero ahalik izanen dudan. Orai beretik bekhatuak uzten ditut, zeren ez bai dakit ea gero utziko ditudan. Denbora da ene salbamenduaz orhoitzeko, sobra orai artean ahantzi dut; ez dut nahi galdu instantik, orai beretik oso-osoa ematen natzaitzu, ordean hartarakotz zure laguntzak behar ditut, hel zakizkit, o ene Jainko ona, indazu grazia, zuk inspiratu darotazun deliberazionearen konplitzeko.

 

aurrekoa hurrengoa