www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Giristinoki bizitzeko eta hiltzeko moldea
Andre Baraziart
1784

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Guiristinoqui bicitceco eta hiltceco moldea..., André Baratciart. Fauver Duharte, 1784

 

 

aurrekoa hurrengoa

MEDITAZIONEA
LAGUN-PROXIMOAREN AMODIOAZ

 

I

        Guziz hertsia da lagun-proximoaren maitatzeko dugun obligazionea. Adi zazu Jesu-Khristo; maitatuko duzu zure proximoa, hau da ene manua: manamendu berri bat ematen darotzut, eta hura da elkharren maitatzea: ene dizipulu zaretela jujatuko dute elkhar maite baduzue: izan zaitezte guziak bat amodioaz, ni ene Aitarekin Jainkotasun beraz bat naizen bezala. Ikhusten duen bere anaia maite ez duenak, nola maita dezake ikhusten ez duen Jainkoa? dio Jondoni Joani Ebanjelistak; legearen bethetasuna amodioan datza. Salbatzaileak bere plazan bezala utzi darozkigu gure proximoak; zer ere egiten bai diozute hauki, hura hari berari egitea da; berak guziak hekien presunetan errezibitzen ditu. Nola gaudezke elkhar maitatu gabe, hain klarki eta hain maiz Jesu-Khristok hortarak obligatzen gaituenaz geroz. Iduritzen zait fedea galdua nukela ez banu errespeturekin aditzen hain haltoki mintzo zaitan Jainkoa; eta adimendua ez othe nezake gal ez banu maitatzen ene laguna? Nola nuke bekhokirik Jainkoari errateko, gure Aita, baldin ez banitu maite bihotzez giristino ene anaiak? Examina dezadan beraz orai ene burua, kontsulta dezadan ene bihotza: goardatu othe dut manamendu handi hau? Artha izan othe dut ene proximoaren maitatzeko? Ikhusten othe dut ene baithan Jesusen dizipulu egiazkoen marka hau?

 

II

        Nor da maitatu behar dugun proximoa? Ez zaitela othoi engana. Gizon guziak, eta hetarik bakhotxa da zuk maitatu behar duzun proximoa. Zein nahi den herritako, ala kondizionetako, zein nahi den hizkuntzetako, edo errelijionetako den, bethi zor diozu amodioa, zeren hala Jainkoak manatzen bai darotzu, zeren guziak haren obrak, haren idurirat eginak, zure idurikoak bai dire, eta zu bezala eternitate dohatsuaz goza bai ditezke. Horra zergatik guziak maitatu behar ditutzun; ordean manera berezi batez maitatu behar ditutzu giristino zure lagunak; hek dire zure anaiak, Eliza beraren umeak; zu bezala dire Jesusen primu lagunak, lege beraz argituak, artzain beraz gobernatuak, ur beraz bathaiatuak, mahain berean haziak, janhari beraz bazkatuak. Sortzeak, ontasunek, karguek edo herriek eman dezakete zuen artean diferentzia aphur bat, ordean hau da oso-osoa axaletikakoa, fedearen eta errelijionearen begietan ez da batere diferentziarik, eta maiz larrua ageri dabilan pobre eta mezprezatua, ontasunpean bizi dena baino ohorezkoago eta baliosago da Jainkoaren aitzinean. Ez beraz beha kanpoari, ezen tronpa zaitezke: kontsidera zazu fedea, eta ikhusiko duzu maitatu behar ditutzula eta bihotzez guziak eta beregainki zure giristino-lagunak. Amodioa bera zaren Salbatzaile amultsua! gizon guzientzat isuri izan duzu zure odol adoragarria; egizu beraz guziak maita detzadan, eta bihotzez.

 

III

        Maitatu behar dut ene lagun-proximoa, Jesusek ni maitatu naben bezala; hala dio berak, beraz amodio efetuzko batez, ez hitzez edo mihiz, bainan obraz eta egiaz. Hala maitatu othe dut? Gose eta egarri zirenei jaterat ematea, bilhuziak zirenen beztitzea, aflijituen kontsolatzea, ignoranten instruitzea, bekhatuen erorien altxatzea, arriskutan zirenen abertitzea, horra zer den maitatzea. Hori egin othe dut? Eta ene faltaz hek utzi baditut sofritzerat, eta hauk galtzerat, nola erran dezaket maite nituela, Jesu-Kristok ni maitatu naben bezala? Maitatu behar dut oraino ene laguna ene burua bezala; beraz amodio khartsu batez, amodio bethiereko batez, zeren hala maite bai dut ene burua: eneganik ahalaz gaitz guziak urruntzen ditut, on guziak ene ganatzen ditut; gauza bera egin othe dut ene lagunarentzat? Helas, ala huts handitan erori bai naiz pontu hunen gainean! Ikhusi dut beharretan, eta ahala nuelarik, ez dut lagundu; ikhusi dut kalumniatua eta medisentziaz larrutua, eta ez dut hitz bat erran ez erran-arazi, eta halere erran dut maite dudala ene burua bezala. Ahantz zatzu, Jauna, orai artean lege saindu hunen kontra egin ditudan falta guziak, egizu hemendik harat egiazki eta efetuzki maita dezadan ene lagun-proximoa.

 

aurrekoa hurrengoa