www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Giristinoki bizitzeko eta hiltzeko moldea
Andre Baraziart
1784

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Guiristinoqui bicitceco eta hiltceco moldea..., André Baratciart. Fauver Duharte, 1784

 

 

aurrekoa hurrengoa

MEDITAZIONEA
HUMILTASUNAZ

 

I

        Humiltasuna da berthute bat, zeinak ezagut-arazten bai daroku gure ezdeustasuna, eta aithor-arazten, dugun guzia Jainkoa ganik dugunaz geroz, guziez hari laudorioak zor diotzagula. Humil denak badaki bere baitharik deus onik ez duela, bere funtsetik miseria bera dela, eta mezpreza-arazten dio bere burua; ikhusten du sortzez pobrezia bera, bekhatuan kontzebitua, Jainkoaren etsaia, Zerutik desterratua zela, eta horrek ezdeustasunean barna sar-arazten du. Humil denak kontzebitzen du bere bekhatu nonbre gabekoez galdu duela Jainkoak miserikordiaz eman zioen bathaioko inozentzia eta edertasuna, berriz Satanen gathibo egin dela, eta eternitateko suan erretzen egotea merezi zuela, eta horrek arbuia-arazten dio bere burua. Humil denak ezagutzen du, deus ere onik badu edo gorphutzean edo ariman, hauk guziak hanbat dohain direla Jainkoak eman eta intresarekin galdetuko diotzanak, bethi bere buruari zerbitzari inutil bati bezala behatzen dio, eta guziez Jaun soberanoari eskerrak emanez, ez bere obretan, bainan Jainkoaren miserikordia handian ezartzen du bere konfidentzia guzia. Humil denak onhesten ditu mezprezioak, ez dabila laudorioen bilha, hei ihes egiten diote; ez du hartzen ohorezko plaza edo herrunka, Jaunaren borondateari sumetitzeko baizen; eta bere kondizioneaz bertzeak baino gorago altxatua bada, bihotzez guziak baino aphalago eta ezdeusago dauka bere burua. Horra nolakoa den humila, horra zer den humiltasuna. Othe da hunelako hainitz giristinoen artean? Fedea duten guziek aithortzen dute disposizione horietan izan behar direla; ordean zenbatek othe dituzte bihotzean?

 

II

        Humiltasuna berthute nezesario eta baitezpadakoa da; hunek sor-arazten ditu, hunek kontserbatzen ditu, hunek berretzen ditu, hunek khoroatzen ditu berthute guziak, hau gabe ez da berthute egiazkoarik, eta hau bethi da berthute guziez segitua. Jainkoak kontra egiten diote supherbiosei, eta plazerekin behatzen diote humilei; urruntzen da bere buruak zerbaitentzat dauzkatenetarik, eta bere buruak ezdeustatzen dituztenei ematen diotzate bere graziak. Publikano humilaren othoitza entzuna da Farisaba arrogantarena mezprezatzen duen Jainkoaz; bere baithan altxatzen direnak beheratuak dire Ifernuko zolaraino, eta humiliatzen direnak altxatuak dire Zeruko tronuraino. Ah, humilitate maitea, zu izan behar zare ene partaia, zutaz egin behar dut ene ontasuna, zu maiteki kontserbatu behar zaitut. O Jesus humila! O goratasun soberanoa beheratasunik handienetarat jautsia! egizu, humil izan nadin zure imitazionetan; humiliatu zare zure Apostoluei eta Judas berari oinak garbitzerainokoan, humiliatu zare gurutzean enetzat hiltzerainokoan, egizu beraz, maita dezadan zuk hanbat maitatu duzun humiltasuna.

 

III

        Humiltasuna hain berthute nezesarioa delarik arren, hartaz estimu guti egin duzu. Kondatu othe duzu berthuteen artean? haren izateko zer egin duzu? Jainkoari galdetu diozu? Hark eman dezake. Humiliazioneak onhetsi ditutzu? hek sor-araz dezakete. Zure baithan maiz sarthu zare? Horrek inspiratuko zarotzun. Ez othe duzu zure burua sobra estimatu? Zure miseriak ez ditutzu kontsideratu, eta Jauna ganik zintuen onez hantu zare. Ohoreak, karguak desiratu, lehenbiziko plazak bilhatu, munduaren estimua maitatu duzu, eta kreaturen laudorioaz egin duzu zure zoriona. Zer zen bizkitartean laudorio hura? Khe bat zure zoratzeko xoilki gai zena, eta niholere merezi ez zinduena. Nola behatu diozute mezprezioei, laidoei, afrontuei? Eta ez othe ditutzu higuindu zenbait damu egin darotzutenak? Zure buruaz hartua, pretentzione erhoez bethea, uste izan duzu guziek zor zarotzutela atentzionerik osoena: horra zure pintura naturala. Bai, Jauna, horra ni oso-osoa, horra ene portreta. Ezagutu banu ene burua naizen bezalakotz, ikhusiko nuen ezdeus arbuiagarri bat nintzela, eta merezi nuela laidoa, desohorea, eta konfusione osoa. Egizu hemendik harat ez nadin engana, aphal izan nadin zure begietan; ezdeustasuna da ene tokia, han egon nahi naiz bethi, hura da ene zentroa, hark egin dezake ene arimaren zoriona; orai danik eta bethikotz besarkatzen dut humiltasuna.

 

aurrekoa hurrengoa