www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Giristinoki bizitzeko eta hiltzeko moldea
Andre Baraziart
1784

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Guiristinoqui bicitceco eta hiltceco moldea..., André Baratciart. Fauver Duharte, 1784

 

 

aurrekoa hurrengoa

EGUNAREN GIRISTINOKI IRAGATEKO MOLDEA

 

        Atzarri zaren bezain laster, Jainkoari bihotza altxa diozozu, egizu gurutzearen seinalea eta aipha zatzu Jesusen, Mariaren eta Josepen izenak, errozu zure buruari; menturaz egun hau eternitateaz izanen duk segitua; nola behar duk beraz pasatu egun hau?

        Beztitzean begira zatzu modestiarik zorrotzenaren erregelak, erra-tzu pater eta abe maria, edo egizu bertze zenbait othoitz, eta eman zaite debozionerekin zure goizeko othoitzaren egiten.

        Goizeko othoitzaren ondoan, edo ahal duzunean egizu oren erdi baten, edo bederen oren laurden baten meditazionea; guziak dire egun guziez oren erdi bat baino gehiago dosteta funs-gabetan, eta ez deuskerietan galtzen ez dutenak, eta doi-doiako fortuna baten ilhunbetan bizi den presuna batek bere familiaren hazteko eguneko oren eta memento guziak enplegatu behar baditu, lanean hari delarik meditazione hori egin dezake, lana bera eta ikhusten dituen gauza guziak Jainkoaren perfekzioneen eta munduko funs-gabetasunaren kontsideratzeko suiet edo motibotzat zerbitza daiteke.

        Lanaren aitzinean zure lana Jainkoari ofri diozozu Jesusek zure salbatzeko iasan duen nekhearen batasunean; trabailatzean zure xede printzipala ez bedi izan diru irabazteko, bainan bai Jainkoari obeditzea, plazer egitea, eta zure bekhatuez penitentzia egiteko pena haren sofritzea; zure lanean Jainkoari maiz bihotza altxa diozozu, eginez fedezko, esperantzazko, amodiozko, edo bertze halako zenbait akta, nihor ohart ez diteken maneran; zure lana ongi badoha, benedika zazu laguntzen zaituena, gaizki badoha, errezibi zazu Jainkoak zure pazientzia frogatzeko nahi duen mortifikazione hori; molde hortan egiten ditutzun lanez merezimenduzko tresorik handienak ardietsiko ditutzu; bere nekhe izerdiz bizia irabazten duen nekhazale batek, bizitze komun eta arrunt baten exerzizioez, ez du estaturik gorenetan kausitzen direnek baino gutiago obratzen bere salbamendua; eta asko presuna izanen dire uste dugun baino gorago zeruan altxatuak bere estatuko eginbide mendrenen bethetzeko izatu duten leialtasuna dela kausa; obra eder batzu dire, duda gabe, Elizeran egotea, othoitzaren egitea; baldin ordean othoitzean egoteko zure etxeko lanak uzten baditutzu, zure othoitza ez zaio Jainkoari agradatzen; izpiritu Sainduak handizki laudatzen du iruten haritzen zen, eta bere etxeko lan xehez okupatzen zen emazteki borthitz hura.

        Janean, edanean, loan eta zure dibertimenduetan ez duzu plazera bilhatu behar plazera gatik, bainan zure osasunaren kontserbatzeko eta Jainkoaren zerbitzuan haren enplegatzeko xedea izan behar duzu: artha izan zazu bereziki konpainia eta errekreazione onhestak, eta perilos ez direnak hautatzeko, eta ez sekulan kolpatzeko karitatea, garbitasuna, eta bertze berthuteak; zure sentsuko presunekin errekreatu behar zare, bertze sentsuko presunak ez ditutzu hautatu behar premiaz baizen, eta orduan ere mintzatu behar zaizkote ahal bezain modeski, serioski eta laburki.

        Ez dezazula, ahal baduzu, egunik utz meza saindua entzun gabe, eta ez bazaitzu posible mezan kausitzea, meza izkila aditzean bihotzez aphezari iunta zaite, eta meza gogoz entzun zazu, hartako eginez, nihor ohartu gabe, meza erreialki entzutean egiten ditutzun othoitzetarik zenbait.

        Egun guziez arrosarioa erranen duzu, zure aingeru begiraleari eta zure patroin sainduari zenbait othoitz egiten diozutelarik.

        Mahainean iartzean eta mahainetik altxatzean hartako katiximan diren othoitzak eginen ditutzu, anjelus engunean hiruretan eta abe maria orena aditzean erraten duzularik.

        Kofesatu behar zare bederen ilhabete guziez, artetako bezta buruetan, eta zure sor egunean; komunionearen husutasuna, edo bakhantasuna zure kofesorak erregelatuko du.

        Igandeak eta bestak santifika zatzu herriko meza nausian bezperetan, prediku eta katiximetan aurkitzen zarelarik, mundutarren bilkhuetarik ihes eginez, debozionezko irakurtze eta bertze obra onetan egun hura iragaten duzularik.

        Eguna akhaba zazu arratseko othoitzaz, egiten duzularik zure kontzientziaren examina xehe bat zure hutsen ezagutzeko, eta hetaz Jainkoari barkhamendu eskatzeko, gau hartan hil behar baizine bezala.

        Bilhuz zaite modestiarekin, har zazu ur benedikatua, etzan zaite zure arima Jainkoaren eskuetan ezarri ondoan, eta lokhar zaite zenbait pensamendu saindutan.

 

aurrekoa hurrengoa