www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Giristinoki bizitzeko eta hiltzeko moldea
Andre Baraziart
1784

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Guiristinoqui bicitceco eta hiltceco moldea..., André Baratciart. Fauver Duharte, 1784

 

 

aurrekoa hurrengoa

MEDITAZIONEA
JUJAMENDUAZ

 

I

        Bere bekhatuan hil den giristinoa ahaideez, adiskideez, hauzoez inguratua da, batzuek eta bertzeak auhenetan, nigarretan daudez, eta haren arima Jainkoaren tribunal ikharagarrian presentatua da; gorphutza lurrean ehortzia izanen da menturaz ponpa eta manifizentziarekin, eta arima bere Juje soberanoki mezprezatu duenaren aitzinean agertuko da gorphutzetik separatu den pontutik; ordean bera bakhar-bakharra, lurrean zituen ontasunez, karguez, izen handiez, kreditaz, lagunez, adiskideez utzia. Nihor ez du ikhusten bere aldaketan, nihor bere inguruetan, bera da xoil-xoila bere Jujearekin: guzia argitua, botheretsua, guziz zuzena, ezin phazegatuzkoa den, eta handizki mezprezatu duen Juje batek jujatu behar duela badaki, ikhusten du, eta ezin itzur dakioke, ezin ihes egin diozoke, nihork ezin libra dezake haren eskuetarik; non dire, erraten dio bere Jainko-Jujeak, ene despit maitatu ditukan plazerak, ohoreak, ontasunak? non dire ni utzirik hartu ditukan lagunak, adiskideak? Hire Jainkotzat hartu hituen kreaturak? Ethor bekizkik laguntzerat, eman behazate ene kolpeen gerizean; ethorria duk ene eguna, ordean hiretzat hain zorigatzezkoa izanen dena. Zer beldur eta ikhara ez du orduan bekhatoreak! Bere bizi guzian egin dituen bekhatu guziez da inguratua, bere obrek segitu dute Jujearen aitzinerat. Helas, Jauna aithortzen eta arbuiatzen ditut ene errebelamenduak, utziko ditut gauza iragankor guziak, maitatuko eta arthoski segituko dut Zerurat gidatzen duen bidea, obra onez berreginduko dut ene arima, hek izanen dire ene begiratzaile, sustengu, eta defendatzaile egun lazgarri hartan.

 

II

        Bekhatuan hiltzen den giristinoa zorrozki eta xeheki izanen da examinatua; bere bizi guziaz, bizitzeko instant guziez ihardetsi beharko du. Kontu galdetuko zaio ordu artean eraman duen denboraz; zer egin duk? erranen dio Jainkoak, zertan enplegatu duk hire osasuna, zertan ontasunak? Zer egin duk, ene ezagutzeko huen izpirituaz, nitaz orhoitzeko huen memorioaz, ene maitatzeko huen bihotzaz? Zeri eman diok hire arima? errak mintzadi. Urguileriazko zenbat pentsamendu! Mendekuzko zenbat desira! Zenbat akzione krimineletan ez duk korronpitu hire burua! Kreaturez baliatu behar bidean ene maitatzeko, hetaz zerbitzatu haiz ene desohoratzeko. Ene deitze guziez ez duk kasurik egin, ene pazientziaz trufatu haiz, nik orai jujatu behar ditiat hire obra iduriz onak ere. Nola egin dituk othoitzak? Ezpainez. Nola amoinak? Banitatez. Nola kofesioak? Kostumaz. Nola komunioneak? Bekhatuzko usantzan, bekhatua bihotzean. Nola entzun dituk mezak? Grimasaz. Ni nauk hire Jujea, eta guzien lekhuko izan naizena. Ah! zer lazturaz, zer trublez ez da bethea Juje hain garratzaren aitzinean interrogatua den arima dohakabea! Ala bai dire urrikaltzeko, kontzientzia erregelatu gabe, Juje ikharagarriaren aitzinean agertzen direnak! Othoitzaz eta nigarrez garbituko dut ene bihotza; molde huntan konfidentzia saindu batekin presentatuko naiz Jainkoaren tribunalean.

 

III

        Jainko-Jujeak bekhatorearen kontra emanen duen arrasta terriblea izanen da: oha madarikatua, erranen dio, aparta hadi ene ganik, kreatura dohakabea; oha Deabraurentzat eta haren lagunentzat preparatua den su eternalean erretzen egoterat. Ah! zer ihurtzuri kolpea! hitz bakhotxa gai da bihotzaren arrailatzeko. Oha madaritakua: eta zer bilhakatuko da, Jauna, zuk madarikatzen duzuna? Zer izanen da zure ganik urruntzen eta desterratzen duzunaz? Zu zare haren ontasun soberanoa eta bakharra, zure ganik urrun ezin daiteke soberanoki dohakabe baizen. Oha eta norat? sutan erretzerat, pena guzietarik handienetarat, suplizio guzietarik dorpheenetarat: eta norekin izanen naiz? Deabruarekin eta haren lagunekin. Helas, zer konpainia, zer sahiskide! Deabruen artean, Zeruan glorian izan behar zena! Eta noiz artean sutan erreko da? Zenbat denbora han egonen da? Eternitate guzian. Ah sekula! Ah eternitatea! Nork konprenituko du hire hedadura mugarrigabea? Bethiko Zerua galdua, bethiko Jainkoa galdua; sekulako Ifernua, sekulako sua, eternitatekotz Jainkoaz madarikatua, sekulan ez kontsolazionerik, ez eztitasunik, ez deskantsurik; bethi instant guziez fin gabeko tormentak. Ah Ifernua, ala hire dorphea! Bekhatua, ala hire izigarria! Noiz higuinduko haut bada! Nola har dezaket su eternalaz punitua den plazer laburra! Ah! ene Jauna eta ene Jainkoa, zure jujamenduen orhoitzapenak ikharatzen nau; baliatuko naiz zeronek ematen darotazun ordenaz: jujatuko dut zorrozki ene burua, seguratua ez nauzula jujatuko zure koleran, ez punituko eternitatean.

 

aurrekoa hurrengoa