www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Giristinoki bizitzeko eta hiltzeko moldea
Andre Baraziart
1784

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Guiristinoqui bicitceco eta hiltceco moldea..., André Baratciart. Fauver Duharte, 1784

 

 

aurrekoa hurrengoa

MEDITAZIONEA
GIRISTINOAREN DIGNITATEAZ

 

I

        Jainkoak grazia eta fagore handia egin darotzu bathaioaz giristino egin zaituenean. Zer zinen munduan agertu zinenean? Zer zinen zure amaren sabelean kontzebitua izan zinen instant berean? Aita Adameren bekhatuaz belztua, lepra huts egina, zauri belz batez estalia, Jainkoaren etsaia, zerutik desterratua; ez zen Jainkoa zure Aita, Zerua ez zen zure primuza, orduan hil bazine, zureak egin zuken, eta eternitateko galdua zinen, Jainkoaren presentziaz eta gloriaz ez zinen sekulan gozatuko. Jainkoa zen bakharrik gai bekhatu orijinalaren notha beltzetik zure garbitzeko, eta bekhatuak zure baithan desegin zuen imajina ederraren erreberritzeko; ez zinuen merezi orduan pena baizen: zenbat haur ez dire desegiten bere amen sabeletan! Zenbat ez dire hilak sortzen, edo bathaiatu gabe hiltzen! Zu sorthu zarenean, zenbat bertze haur ez da sorthu Juduen, Paganoen, Turkoen ganik! Hek bada zu bezala Jainkoak eginak dire; zu bezanbat gosta zaizko Jesu-Kristori, eta zu hek guzietarik hautatu zaitu, miserikordiarik handienaz zorigaitz hartarik beiratu zaitu. Zer esker, zer laudorio ez diozu beraz zor hain fagore handiarentzat!

 

II

        Bathaioaz ardietsi zinduen dignitaterik, edo goratasunik miragarriena. Jainkoaren ume egin zare, Jesusen menbro maite, Izpiritu sainduaren tenplu bizi, zeruko primu. Aitak behatu darotzu bere haur bihotzekoari bezala, zure Aita da graziaz, zu haren ume zare bihurtua: Jesusen haurride, primu-lagun, menbro bizi; Jesus da zure buruzagia, zu haren gorphutz mistikoaren parte eta portzione maitea. Izpiritu sainduak zure bihotzean finkatu du bere egoitza, haren tenplu bizi egin zare. Zerua da zure herria, zure primuza, zuzen duzu Aita Zerukoaren erresuman, eta orduan hiltzeko zoriona izan bazindu, deusek ez zintuen gibelatuko instant batez ere Jainkoaren gloriaz gozatzetik. Zein maitagarria ez zinen Jainkoaren begietan! Nola distiatzen zuen zure arimak! Dohainez guzia berregindua, graziaz guzia beztitua, Zeruko tresorez guzia aberastua zinen. Nork ongi eta asko estima dezake giristinoaren dignitatea! Bainan ezagutu othe dut ene noblezia? Ohoratu othe dut ene ethorkia handia? markatu ere othe diot hanbat maitatu naben Jainkoari ene ezagutza?

 

III

        Zure dignitatearen, edo goratasunaren araberakoa izan behar da zure bizitzeko moldea. Jainkoa da zure aita, beraz hura ohoratu behar duzu, hura maitatu behar duzu, hari obeditu behar diozu, hura zure ahalaz imitatu behar duzu, hura saindu den bezala zu ere saindu izan behar zare. Hala izatu othe zare? Examina zure burua eta ahalka zaite orhoitzean zein laster galdu zinduen zure bathaioko inozentzia. Jesu-Kristoren menbro zare, beraz hari lothua egon behar zare, deusek ez zaitu behar separatu haren ganik; hark estimatu eta maitatu duena estimatu eta maitatu behar duzu, hark mezprezatu eta higuindu duena mezprezatu eta higuindu behar duzu: humil, ezti, pazient izan behar zare, zure gutizia guziak mortifikatu behar tutzu. Hala egin othe duzu? Helas! ez othe da egia, egin behar nuenaren kontrarioa egin dudala? Ez dut Jesus segitu; mundua, haragia, plazera, horra nik bilhatu eta segitu ditudan nausiak. Izpiritu sainduaren tenplu zare, beraz zure arima eta gorphutza garbi izan behar dire, bekhatuak ez du zure baithan lekhurik kausitu behar. Zer afrontu ez diozu beraz egin Izpiritu sainduari, hare plazan eman duzunean ilhunbetako printzea? Giristino bezala Zeruko primu zare, beraz hura desiratu behar duzu, haren ardiesteko ahal guziak enplegatu behar tutzu; munduari zure desterruko lekhuari bezala behatu behar diozu.

        Nihoiz ere desiratu othe duzu Zerua? Ez othe zaitzu lakhetu zure desterruan? Ohoratu othe duzu zure izen handia? Ez, ene Jauna eta Jabe soberanoa, ez dut orai artean ongi ezagutu zer zen giristino izatea; ahantz zatzu ene eskergabetasun eta errebelamendu guziak; promes ematen darotzut, zu, o! Aita Jainkoa, maitatuko zaitudala ene aita bezala; zu, Seme gizon egina, segituko zaitut ene buruzagia bezala; zu, o! Izpiritu Saindua, ene bihotzean ekharriko zaitut ene Jauna bezala: o! Zeru maitea, o! primuza dohatsua, zure ondoan ibiliko eta trabailatuko naiz ene bizi guzian.

 

aurrekoa hurrengoa