www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Erlisionea
Jean Pierre Arbelbide
1890

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Erlisionea: Euskal-Herriari dohazkon egiarik beharrenak. J.-P. Arbelbide. Desclée de Brouwer, 1890.

 

 

aurrekoa hurrengoa

IV — KAPITULUA

 

Indulientzien eta pribileioen aurkitegia

 

 

LEHEN ARTIKULUA

Indulientzia osoak

 

        Hirurgarren Ordenako guziek, kofesaturik eta komuniaturik, irabazten ahalko dute indulientzia edo barkamen osoa erraterat goazin egun eta kondizionetan.

        I. Sartzeko egunean.

        II. Ordena hortan Profesionea eginen duten egunean.

        III. Hilabetheko bilkura edo konfarantzan kausituko diren egunean: Eliza edo kapera publiko bat bisitatuz eta han zerbeit othoitz eginez Elizako beharrentzat.

        IV. Urriaren 4an, San Frantses beren Aitaren besta egunean; agorrilaren 12an, Santa Klara, Bigarren-Ordenako amaren besta egunean; agorrilaren 2an, Andredena-Maria-Aingeruetakoaren bestan; berzalde Terziergoa altxatua den Elizari bere izena ematen dion Sainduaren bestan, eliza hura bisitatuz eta han othoitz zerbeit eginez Eliza Ama Sainduaren beharrentzat.

        V. Hilabetean behin, bakotxak hautatu egunean, debotki bisitatzen delarik Eliza edo kapera publiko bat eta hartan othoitz egiten apurtto bat Aita-Sainduaren xedetarat.

        VI. Perfekzionean aintzinatzeagatik zortzi egunez segidan erretreta bat eginen duten aldi guziez.

        VII. Hiltzeko orenean, Jesusen Izen saindua deithuz, ezpainez ez baditeke, bederen bihotzez. Fagore bera ardietsiko dute, kofesioa eta komunionea ezin eginean, beren bekhatuez balin badute egiazko urrikia.

        VIII. Urthean bi aldiz irabaz dezakete barkamen edo indulientzia osoa, Aita Sainduaren Benedizionea errezebituz eta othoitz eginez, Aita Sainduaren xedetarat. Kondizione beretan errezebituko dute oraino indulientzia osoa. Absoluzionea, erran nahi da Benedizionea, emanen zaioten egunetan, huna noiz: 1. Eguberriz; 2. Bazkoz; 3. Mendekostez; 4. Jesusen Bihotz Sakratuaren bestan; 5. Mariaren bekhaturik gabe Konzebizioneko bestan; 6. martxoaren 19an, San Josefe Mariaren esposaren bestan; 7. buruilaren 17an, Aita San Frantses dohatsuaren Zauri Mirakuiluzkoen bestan; 8. agorrilaren 25an, San Luis, Frantsiako errege, hirurgarren Ordenako Haurriden patroinaren bestan; 9. hazilaren 19an, Santa Elisabeth Hongriakoaren bestan.

        IX. Hilabetean behin, erraten badituzte bortz Pater, Ave, eta Gloria Patri Elizako beharrentzat, eta seigarren Pater, eta Gloria Aita Sainduaren xedetarat, irabaziko dituzte Erromako Estazioneak eginez, eta debotki Porziunkula bisitatuz, Jerusalemeko Leku Sainduak, eta Jondoni Jakobe apostoluaren Eliza Konpostellen bisitatuz, irabazten diren indulientzia guziak.

        X. Terzierak Mezako liburu Erromanoan Estazioneak markatuak diren egunetan, bisitatuz Haurridegoa ezarria den Eliza edo kapera bat, eta, han ohi bezala, othoitz eginez Eliza sainduaren beharrentzat, aberastuko dire egun hetan, eta tenplo edo kapera hetan, Erromarrek eta arrotzek Erroman dituzten pribileio, ontasun hedatu guziez.

 

 

II — ARTIKULUA

Barkamen edo indulientzia ez-osoez

 

        Zazpi urtheren eta zazpi garisumaren barkamena izanen dute:

        I. Hirurgarren Ordenan diren, edo, gizonki edo emazteki guziak, bisitatuz Terziergoa altxatua den Eliza edo kapera bat, eta han othoitz eginez Elizaren beharrentzat, erraterat goazin egunetan: Buruilaren 17an; San Frantses patriarkaren Zauri Mirakuiluzkoen bestan; agorrilaren 25an, San Luis, Frantziako erregearen; uztailaren 8an, santa Elisabeth, Portugaleko erreginaren; hazilaren 19n, santa Elisabeth hongriakoaren; eta otsailaren 22an, santa Margarita Kortonakoaren bestan. Bertzalde Ordenako Aitzindariaren baimenarekin berek hautatuko dituzten bertze hamabi egunez.

        II. Hirur ehun egunen barkamena aldi bakotxean irabaz dezakete, Meza sainduan, Elizako bertze ofizioetan, eta Ordenako bilkura publiko edo partikularretan kausituko direnean, eskale bati atherbea emanen diotenean, hasarregoen baketzen hariko direnean, prosesione batean aurkituko direnean, sakramendu saindua segituko dutenean, edo segi ez badezakete, ezkila aditzearekin erranez behin Pater eta Ave Maria;— orobat bortz Pater, Ave erranen dituztenean Elizako beharrentzat, edo Ordenako Haurride hilentzat; ehorzte baterat joanen direnean, bere eginbidetik urrundua dena hartarat erakarriko dutenean; norbeiti Jainkoaren manamenduak eta bertze Salbatzekotz jakin beharrak irakatsiko dituztenean; edo bertze karitatezko obra holako zerbeit eginen dutenean.

        Indulientzia horiek guziak, izan ditezen osoak edo ez, Terzierek eratxiki detzazkete, hala nahi batute, Purgatorioko arimeri.

        Hilabethian behin errateko sei Pater, Ave, Gloria, horieri badire eratxikiak asko indulientzia oso. Hala nola: Jerusalemeko lekhu sainduak bisitaturik; Erromako estazionetan ibilirik, Jondenaikin izanik, Porziunkula bisitaturik, irabazten diren guziak. Aski da intenzionea hartzea ahal diren guzien irabazteko. Orobat da habitu urdinarentzat sei Pater, Ave, Gloria erraten diren aldi guziez.

 

aurrekoa hurrengoa