www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Erlisionea
Jean Pierre Arbelbide
1890

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Erlisionea: Euskal-Herriari dohazkon egiarik beharrenak. J.-P. Arbelbide. Desclée de Brouwer, 1890.

 

 

aurrekoa hurrengoa

IV — KAPITULUA

 

Aita-Sainduaren erregetasuna

 

Aita-Sainduek hastapenean ez zuten erregetasunik; orai beraz zertako dute?— Lehenbiziko denbora hek, martir denborak.— Nola sorthu eta asentatu den Aita-Sainduen erregetasuna.— Egungo egunean ere Aita-Sainduak ez du erregetasunik; eta bizkitartean izaiten ditugu haren irakaspenak;— Ez da hori libertatearen itxura edo itzal bat beizik.— Hortakotz galdatzen du eta galdatu behar du libertate osoa.

 

        Zer erran dugu? Erran dugu eta frogatu, alde batetik Aita Sainduak, Eliza guziaren buruzagi eta gidari den phondutik, behar duela libertate osoa bere irakaspen eta manuen munduko aphezpiku eta girixtino guziei helarazteko; bertze aldetik, ez dukela libertate hori segurtatua, non ez den bera nausi eta errege bere eskualdean.

        Zer erran dugu oraino? Aita Sainduaren erregetasuna dela girixtino guzien fagoretan, zeren, balu bera baino nausiagorik norbeit, ez baiginuke guk behar dugun segurantzarik haren phartez emanikako manuak egiazki harenganik litezkela. Beraz gu guzien dretxoa da Aita Saindua errege izan dadin, ez baiditeke bertzela ez libertaterik gure kontzientzat, ez bakerik.

        Biskitartean, diote zonbeitek, Elizaren lehen mendetan Aita Sainduek ez zuten erresumarik. Zergatik bada ez dire, orai ere orduan bezala, gabe izaiten ahal?

        Egia da Aita Sainduak ez zirela hastetik errege. Enperadore paganoak ziren nausi Erromako hirian. Bainan hala zer bizi zeramaten Aita Sainduek denboran hetan? Bethi kasik izigarriki persekutatuak; noiz nahi biziaren irriskuan; gorderik egon bear; halere, 300 urtherik artean, gutiz gehienak martir hilak tormenten erdian. Horra zer dion ixtorioak, eta dio oraino, Enperadoreak girixtino eginez gerostik ere, Aita Sainduek ez zutela bakerik hanbat; frangotan preso hartuak, edo bere egon-tokitik urrun desterratuak, nahi baizuten kontzientziara obeditu nausi urgulutsu hekiei baino lehen.

        Nork ez du beraz ikhusten baitezpada behar zela Aita Sainduen libertatea zerbeit gisaz segurtatu? Hortarakotz Jainkoaren Probidentziak halako moldez gauzak arrimatu zituen, non, denborarekin, ez baitzen, Erromako hirian eta haren bazterretan, bertze goberniorik aurkitu Aita Sainduen gobernioa baizen, ez zadientzat nehor izan indar zukenik hekien trabatzeko edo bortxatzeko.

        Nola jarri zen eta finkatu Aita Sainduen erregetasuna? Ezin eztikiago eta zuzenkiago.

        Enperadoreakjoan zirenean Erromatik urrun, bertze hiri batean egoiteko, populu erromanoa aurkhitu zen bere gisa utzia, eta abandonatua bezala ordu artino zaindu zutenez. Bada denbora hek ziren ondikozko denbora batzu, zointan hainitz eskasia baitzen, eta gerla eta nahasmendu frango. Erromanoak oihuz zauden eta laguntza galdez enperadorei; bainan zonbat aldiz alferretan!

        Horrelako hersturetan, zer egin? Aita Sainduek ordukotz, bere kargua eta berthute miragarriak zirela kausa, errespetu handia zaukaten populu erromanoaren aldetik; eta hargatik hasi zen jendea hekiei laguntza galdetzen, bere behar orduetan. Aita Sainduek aldiz egin ahalaz lagundu zuten populua. Erran ez daiteke zenbat zuten egin Erromako eta inguruetako populua, ala gosete, ala gerla, ala bertze nahigabetan, sokhorritzeko eta gaitz handienetarik begiratzeko, halako gisan non, hekien laguntza gabe, Erroma behin baino gehiagotan galdua baitzitaken, eta ezeztatua.

        Hortik populuaren amodioa bere ongi-egile Aita Sainduentzat. Amodio eta ongi egin horiei esker, bai eta printze girixtinoen emaitzei, jarri zen eta hedatu emeki-emeki, ohartu gabean bezala, Aita Sainduaren erregetasuna. Geroztik, 1.200 urthe huntan, populu girixtino guziek daukate erregetasun hori dela, ez bakharrik osoki zuzena, bainan sakratua.

        Bainan, diote oraino, nola daiteke hori? Urtheak ditu Aita Saindua ez dela errege, Italiako erregea denaz geroz Erroman nausi, eta halere iduri du libro dela, ezen noiz nahi entzuten ditugu, ala haren irakaspenak, ala haren eginkunde handien famak.

        Bai, egungo egunean, Aita Saindua bere erregetasunaz gabetua da. Bainan halere, oraino badu erregetasunaren itzal bat bezala. Ezen harentzat eginikako lege baten arabera, Italiako gobernioak ez du dretxorik haren gainean; baditu, erregen gisa, bere minixtroak, bai eta bertze gobernameduek, errege bati bezala, egortzen dazkoten enbaxadoreak. Eta nola erregetasunaren itxura baitu bakharrik, hala-hala libertatearen itxura baizen ez du, eta ez egiazko libertatea.

        Ez da libro, ezen bortxatua da bere palazioan egoiterat presoner hat bezala, ez ditekelakotz handik athera lanjer handirik gabe. Ez da libro, ezen trabatua da bere egitekoetan, asko gauza Elizaren gobernio onarentzat behar lituzkenak khendu baiterazkote. Ez da libro ezen duen libertatea, Italia etsaiaren eskuan da, eta gobernamenduak egunetik biharrerat khen dezoke. Oraino uzten dio beldurrez, baitaki bertze gobernamendu gehienek ez luketela nahi Aita Saindua esklabo Italiaren aztaparretan. Bainan guziek dakitena da, Italia okasionearen beha dagola, eta indarrik aski izaitearekin, Aita Sainduari berehala khen letzozkela azken dretxo dituenak. Hori da libertatea? Ez, bainan libertatearen itxura edo itzala bakharrik.

        Arrozoinekin beraz erran du hanbat aldiz Aita Sainduak, eta goraki erraiten du ez dela libro; bere buruaren jabe behar, eta Italiaren eskupean dela; arrozoinekin galdetzen du bihur dezakoten hartu dioten erresuma xumea. Galdetzen du, zeren haren beharra baitu Elizaren gobernio onarentzat; galdetzen du zeren zuzen baita ohoinak itzul dezon jabeari ebatsi duena; galdetzen du, zeren, Aita Sainduek ohi duten bezala, juramentu egin baitu, bere aintzinekoetarik dauzkan dretxu guziak ahal guziaz begiratuko dituela beretzat eta bere ondokoentzat. Galdetzen du bai eta ere galdetuko bethi, behar baitu kontzientziaz galdegin, eta, ixilik egon baladi, handizki hobendun bailiteke, obligazione sakratu bati huts eginez.

        Zer zorokeria beraz uste izaitea Aita Sainduek noizbeit ukho eginen dutela bere erregetasunari, dakitelarik hari eratxikitzen zaiola duten dretxorik baliosena eta beharrena, zoina baita bere eta Eliza guziaren libertatea! Ez, ez dezakete holako lanik egin, eta ez dute eginen.

 

aurrekoa hurrengoa