www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



San Ignazio Loiolakoaren bizitza laburtua
Jose Ignazio Arana
1872

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: San Ignacio Loyolacoaren bicitza laburtua euskaraz eta gastelaniaz, José Ignacio Arana. Larunbe anaien moldiztegia, 1872

 

 

aurrekoa hurrengoa

13.en BURUA
Irugarren denboraldi onetako
santuaren birtuterik goien
eta siñalatuenak

 

        Oraiñ gere begiak, edo dala oroimena, irugarren parte onetan guztian izkribatua dagonera atzeraturik, bertatik dakusgu, zeñ ispillu garbi ederra gure santua agertzen zaigun, ikasikizun denboran ikasi-naia ta letrazalea izanarekin, bertute aiek era berean bereganatzen, zeñak laxter sortuazi ta erne ere oi dituben animak irabazteko zelo beroak, eta saiakera bat bezela gloria Jainkozkoaren ekiñera andiagoetarako serbi oi duten; orregati bada, edozeiñ ikasilarik, baña batez ere bere Lagundikoak, ez dute erraz zeñegan begiak egotzi obeagorik billatuko, gogoz ikasten irauteko, ta era berean birtutezko bidean zuzen oiñ-giro onarekin aurreratzeko.

        Nundik jaio zitzaion ordea alako zelo sutuba? Lagun-urkoaganako karidade gartuagandik, zeña anbat beroagoa, ta anbat eragilleago ta goialdunagoa zedukan, zenbat eta suta-gar egiñagoa zegoan bere barrunbea Jaungoikoaren amorean.

        Bitoreak eta guztizkoak izandu ziran alegiya bizitu zan erri ta uri danetan egin zituben karidadezko obrak, eta arritzekoak, batez ere Pariskoan, angoan ikusi bezela, ainbeste gazte ta beste iya eziñ mugi ta ondutzekoak ziradenak etsai inpernukoaren atzaparretatik aterarik.

        Berak ziona zan eze, ala bearrean, anima baten salbatzeagatik pozik ibilliko zala kalez-kale ta plazaz-plaza oiñutsean arabakia zeriola ta lumaz janziya, mundu guziak irri ta parre egin zegion.

        Norbaiti kaltez ordaintzerik, egundaño etzitzaion gogoratu, ezpada oso kontrara, bada bere etsai ta kontresta ziranai beti-beti barkatu, ta al-zien on guzia ere egin izan zien.

        Sustrai beretik sortutako esker-ontasunarekin gogoan, biotzean, eta eranzunbide leialean auki ta gorde izandu zuben berari egindako edizeiñ mesede, ta ongilleaganako naitasun ederra; eta beragatik, bere bizi guztiyan, zana, zala iñorekin auzi-kontu, iskanbilla edo desgustoren bat erabilltzetik igas egin zuen.

        Orregatik bada,zez da zer miretsi ez arrotzakiñ eta bere etsairik amorratuenakin ere aiñ maitetsua, biguñ, malso, lano ta eramanduna zanak, maitatzea oraiñdik geiago bere seme kutun ondoko eta urrutikoak; eta erlijiosoak ziranez al zuen ta zezaiekean ontarte ta atsegiñ guzia berai emateko ta eratutzeko aiñ kontuz ta arretaz ibiltea; eta eziñ geiagoraño zar, aguretu, gaixoti, eta eriyai morroitu ta lagundutzen jardutia, ta beren tristura ta tentamendiak ariñ-ariñ desegiten saiatzea; eta beretakoen baten kontrako gaizki-esanak eta salakerarik edozer aiñ zaill eta nekez sinistatzea, eta aiñ biotzetik onginai ta oparotasun betean beren erru, kontuez, eta utsegiteak barkatzea, eta are ernaitasunik andienarekin bertute-mueta danetan guziei aurrerazitzea; eta au guziak beti aiñ muitatsu gozoro ta aitakiro danakiñ da bakoitzarekiñ ziarduela ta zebillela, eze bakoitzak uste zuen bera guzietan naiena ta maiteena zubela eta ala seme maite edozeñek bere aita laztanari baño askoz samurrago eta biotzagotik nai zioten guzti guztiyak.

        Ona emen Lagunkidako agintari edu buru diradenen begiragai osotua, ta eziñ-obea, zeña San Franzisco Xabierek bere gutun edo eskuzkribu batean zion eran, «ez da besterik ezpada amorezko ta alkarnaiko lagundia baizik, nundik laztasun eta morroi-bildur dana-guztiya oso urruti egiten dan».

        Au guztia eta gero esatekoa, klaru ta argi-asko agiriko litzake, baldiñ laburkida batean eziñ sartu leizkean egite ta gertakizunak bat banaka lumaz itzkribatu bear baginduzke. Irakurtzekoak dira ala ere bizitza luzeagoetan guk emen batzuek laburtxo ukitu ta esanak utziyagatik.

        Bere beste bertuteen artean esan genzakeana da alegia, umiltasuna zala beregan buruba geiena gooratu zuena, eta A. Ribadeneirak oi duen esku-giro onarekin eskribitzen duan bezela «Jainko gure Jauna serbitzen abiatu zanetik, berarekin atseginkiro Ignazio laztandu zan, birtute guztien ama ta zimendu-arriyarekin bezela, arabakia zeriola ta erdi-eranzia ibillirik, eta pobretegietan pobrerik beartsuenaren eran, baztertuta, purrustatua ta utziya; eta iñork ezagutu edo estimatzerik nai etzuela, eta noizbait Jesukristo gure Erredimitzalle Jaunaren amorez desonratuba ta jazarrituba bazan, pozik zeraman dana, bere bizitza guztian ondo agiri dan gisan, eta modu berekoa orobat bere erakutsibidea izandu zan».

        Erakasten zuen bada, goi-goira igo nai zutenak, berbeetik eta azpi-azpitik eraso ta ekin bear zutela, eta orra beretako guztiyai ematen zion irakasdea edo esangunza; batez ere animen onerako lanera bidaltzen zituanean, nola ere bialdu zituen Franzisko Xabier da Simon Errodriguez Portugal eta Juliara, Salmeron da Pascasio Irlandako ugartera, eta Salmeron hura bera ta Lainez Trentoko Eliz-Batzarrera, Alemaniako apostolu Pedro Ganisio Doatua ipar-aldeko baztarretara, eta A. Antonio Araoz eta beste gizaseme argidotarrak Portugalera ta Gaztelara.

        Ama ere, eta ama maitea deitzen zion orobat umiltasunaren aizpa dan pobretasun edo beartasun santari; eta beartsua bizitu zan, eta bere semeak ere pobreak izan zitezela nai izandu zuben.

        Arrotasunaren tantañia eta pensamenturik ere ez sentitzeraño allegatu zan ill baño askoz leenago; eta bazion eze, griña guzien artean antuste edo soberbiyari ziola bildurrik gitxiena. Ainbeste, umiltasunaren sustrai bearra dan, bere buruaren ezagueran barruratu ta ondoratu zuan.

        Txit gutxi, eta orduan garairik premiatuenean bere buruaren gañean itz egin zuan, eta orobat bere eskuz aldatutako landare gizen iori ark ematen zituela ikusten zituen prutu ugarien gañean; eta zer edo zer esatea zuanean, Jaungoikoari bakarrik gloria emateko zan.

        Etxeko lagun guztiak bere burua umillatzeko baizik serbitzen etziotela esaten zuen, guzien artean ezerezena bera ikusirik.

        Ill ondorean nai zuena zan, bere gorputza anabasa zikiñezko kostal zar bat bezela kanpora botatzea zakur pizti eta egaztiyak zokoren batean jan zezaten.

        Etzuen ordea ezertan obeto bere umiltasun piñ-piña azaldu, nola ez-artu nai izatean iñola, eta gero utzi naiyean oso, Lagundi guziko buru izatearen kargua, bere burua txit ezerezean eta artarako egundo izango ez zanetzat zeukalako; izanik alabañan A. Ribadeneira berak adierazten duen eran, bera ezagutu zutenentzat miragarriena gai onetan, jakiñik ere nola ondo-eraentzeko bear diran doai guziak Jaunak eman ziozkan, eta ainbesterañoko mallan, eze atsegiñ legozke eta ontzat guztiz, buru edo gidari besterentzat diradenak, baldiñ aren artarako egokitasunak, aiñbesterañokoan osotua izateko ark zeuzkanak, erdika balituzkete ere.

        Beste birtute argi batean begiratuko zuen anbat irakurleak, zeña ez dirudi aiñ ederki umiltasunarekin alkartzen dala; eta izandu zan arako biotz-onditasun ezagun ta goiyeneko hura; zeñagatik galaikiro batek esan ere zuben, mundua baño are galantagoa zala. Baña ordea, nola ez diraden kontrestak eta alkarren kontrakoak ta arerioak ezpada guztiz alkar-zaleak eta aizpatiyak, Gipuzkoatar guztizko onegan bildu eta batu ziran, edozeñ Jainkoaren serbitzuko ekiñ-aldi danik gogorrena ere pensatu, ekiñ, aurrerazi, eta bere buru-erpiñ eta osotasunera eramateko, umiltasunik ondotsuenekoa, gutxitan gizartean agertu izan diraden biotztasun, kemenkizun eta ausardi santu batekin. Egiya da izan ere, biak adiskideki laztantzen diradela, zerren bata gere beeratasun, bear eta ezerezean, eta bestea Jainkoaren esku eta laguntzan zimendatzen diran; edo orobat lenengoa bakoitza bere buruaren uste-ezean, eta bigarrena berriz Jainkoaganako uste betean; bi gauza, santutasunezko bidean alkarrekin beti dabiltzanak.

        Oraiñdañokoan ikusi ditugu egitaldi batzuek txit arrigarriak ala ere, eta oraiñdik aurrerakoan Jaunaren mesedez geiago ere ikusteko gaude. Gure santu umill eta biotz-aundiko onen bizitza izandu zan bada, birtute bi oien jarduntza betikoa eta guztizkoa, eta beste bertute sendo eta osotuena orobat; naiz Barcelonan, Alcalan da Salamancan, naiz Venecian eta Erroman.

 

aurrekoa hurrengoa