www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



San Ignazio Loiolakoaren bizitza laburtua
Jose Ignazio Arana
1872

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: San Ignacio Loyolacoaren bicitza laburtua euskaraz eta gastelaniaz, José Ignacio Arana. Larunbe anaien moldiztegia, 1872

 

 

aurrekoa hurrengoa

9.en BURUA
Erromatik Veneciarañokoa

 

        Erromara itxirik, Aita Santu Adriano VIri bedeinkazioa ta baimena eskatu ziozkan, eta Jesukristoren Piztuerako pesta egunetik zortzi, Veneciarontz oñez abiatu zan.

        Pasaizoan eziñ esan-alako neke, gose, lan, beartasun eta gizonaren atsekaberik andienak eraman zituen bi arrazoigatik. Bata, bere pobretasun oso-osoa; bada, Erroman bere erritarren batek zerbait diru eman bazion ere, irten orduko bereala beste beartsuen artean partitu zuen. Bestea izandu zan Italian sasoi artan zebillen izurri eriotzakorra, zerren, nola zekusten aiñ argala, kolore txarrekoa, ta erdi-jantziyan arabakia zeriola, danak beragandik igesi zebiltzan, izurritu batengandik bezela, eta etzuen topatzen erririk bera artu nai zuenik; eta ala, beti kanpoan eta euzkitan zegoan, eta gau askotan lo egin bearrean arkitu izan zan, lo albazezakean, inz artean kanpo zelai ta eremuetan otzminduba eta goseak pasatua.

        Paduara eldu baño legua batzuez leenago, oso makal, ta bakar-bakarrik nundik nora jo etzekiela zebillela, eseri zan, eta ikusi zuen bat-batetan bere begi-aurrean Jesukristo gure jauna, zeñek alaitu ta indartu zuen biguñkito txit, segurutzat adierazirik, batere eragozpenik bage Paduan eta Venecian sartuko zala.

        Ala gertatu zan: ateak kontuz ondo gorderik euki arren, iñork itzik esan gabe uri biyetan barruna sartu zan, eziñ ikusi zeikeana egiñ balu bezela Jaun maitatsu berak, zeiñ bereai beti premiarik andienetan laguntzera azaldu oi dan.

        Veneciara iritxita, lenengo gabean etzuen izan ostatu ta lotoki edo etzauntza oberik San Markos-plaza ondoko portaleetan zoru gogor edo lur gorriya baño. Bazan orduan uri ots-andiko artan Senadore argidotar ongille bat, Antonio Trebisano izena zuena, eta onek gabaren zerratuenean aitu zuen boz bat, esnaatuazi ta esaten ziona: «Zer? Zu orren ondo estalita, ta oi biguñ ederrean lotan, eta nere serbitzaria lur gorriyan etzana, eta ots-garbi otzean, nork bere etxean artuko duenik ezdaukala?». Etzuen geiagoren bearrik izan. Janzitzen da bere-bereala eta irteten da argi ta morroiyakin ezagunezaren billan, eta esan zioten eran topaturik, erregutzen dio itz gozatsu eder biotzezkoakin, arren jaiki zedilla andik, eta jarrai zegiola bere etxera; eta antxe Jainkozko gizaseme on bati zor zitzaion begirunearekin ostatu eman zion. Eta nola Lur-Santuetara urteero bide-jarraileakin joan oi zan ontzia irtena zan, eman zion eskubidea ango dukeak zaldun beraren bitartez, eraman zezaten karidadez, eraentzalle edo gobernadore berria zeraman Kapitan-otzi berean Txipreko ugarteraño, zeña une artan Veneciatarrena zan, eta Palestiña baño leen arkitzen da.

 

aurrekoa hurrengoa