www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



San Ignazio Loiolakoaren bizitza laburtua
Jose Ignazio Arana
1872

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: San Ignacio Loyolacoaren bicitza laburtua euskaraz eta gastelaniaz, José Ignacio Arana. Larunbe anaien moldiztegia, 1872

 

 

aurrekoa hurrengoa

8.en BURUA
Veneciarako irteten du

 

        Iru illabetez gero, bere osasun biguña sendo-txamarturik, berriz beretarrai kontra egin bearrean arkitu zan, ta garaiturik aien berezko ateraldi ta erasoak, eta arrazoi-iduri-hura eze bere erritarren artean iñun aña edo protxu geiagokoa izango zala, guzien negaraldi eta laztantzetik noizbait irtenda, aienatu zan, eta bestela eziñalean lagunez ta begiramenduz betea abiatu ere bai Naparroaronz; baña Gipuzkoako mugapetik kanporatzean, nolala limuriturik, bakarrik eta oiñ-giro onean aurrera jarraiturik, joan zan Iruña edo Pamplonara, eta Almazan, Siguenza, eta Toledora, bere lagun Españakoen eginkizunak zuzendu ta bear zuten oinpidean jarritzera.

        Toledotik Segorveratu zan, Valde Kristoko bakartardiyan bere Parisko maisu On Juane Castrokoa kartujo-janziyan ikusteko asmo ta gogoarekin, eta leenago Amberesen Pedro Cuadradori esan ziona, oni ere, aiskide mamiko ta gizonik prestuena ta kuadriari bezela, aditzera eman zion bereala azalduko zuen Lagundiaren maneakizuna ta kemenkidatzea.

        Valenciatik ugarotu zan itxas-lapur andi Barbarroja zeritzanaren ezer bildurrik gabe; onek alabaña Turco-andiaren eskubidearekin buruzai zegoala, Mediterraneo-itxasoko pasadizoak artuta zeduzkan; Jaunak ordea bere errukiz aren atzapar eta eriotzako edo katibutasuneko perilletik gorde bazuen ere, merezi-bidea eman zion Genovan leorreratu baño leen atzitu, ta estura-larrian ipiñi zituen ekaitz-beltz baten bidez, zijoazen ontzi hura ondatzeko zoriyan zerabillela. Pasajero gaixoak esku ta begiak zeruronz, Jainkoari erregutzen deadarka baziarduten, istante-oro eriotzaren beldurrez; Iñigo gurea berriz lanze artan bertan sosegu-soseguz egon zan, Jaunaren begirunde maitean uste osoa ipiñirik, bakar bakarrik zerbait atsekabe ematen ziola, orduraño bear bezin leialki ta zinzo bere esku oparoagandik arturik zeuzkan mesede ta ontarte aiñ berezi ta andiai ez eranzun izanak.

        Egundañoko perillik arriskatuenean arkitu zan beiñ batean elurte galantarekin ausa Apeninoko mendiyak iraulitzean, berak aitortu zuan bezela; bada bidea utseginda, izugarrizko aitzarte edo leize-moduko batean beera, zeñaren azpitik ibai indar andiko bat zijoan, irristatu ta amildu zan, an bertan ez atzera eta ez aurrera geratzen zala. Ala ere nola-ala geroenean arrastaka, amillka, ta erdi-txilipurdika lan eta neke andiarekin bazan ere leku obera igaro zan, Jainkoak bere esku guzialtsuarekin nunbait ere gorderik.

        Bolonian sartzerakoan, erori zan orobat ustekabean likistegi edo istingai zikin batera, andik dana loitua zekusatenen iseka parre ta algarakin irtenik, okerrago bat oraindik gertatzen zitzaiola ondorean; bada, erdigaixoa aiñ jendetsua zan uri hura dana ibilli ta inguratu ondorean, ur-tanta bat ere eman nai zionik iñortxo billatu etzuen, alik eta anziña-anziñatik Españatarrak an daukaten Arau-jakiñtzako alkartegian premia zuen erruki, begiramendu ta Españolen kristau-karidade ta onginaia arkitu zituan artean.

        Atzenean ere pausoz-pauso Veneciaratu zan milla bosteun da ogeita amasei-garren urteko Abendu-illean, beste batzuek diotenez berriz ogeita amazazpi-garrenaren Illbeltzeko sei edo zorzigarren egunean; ta an atsegiñ bete betean inguratu ta pozik laztandu zituan osasun ederrean bere lagun biotzeko maiteak, are geiago Pedro Fabrok irabazi ziozkan iru aiekiko geitzearekin alaiturik.

 

aurrekoa hurrengoa