www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



San Ignazio Loiolakoaren bizitza laburtua
Jose Ignazio Arana
1872

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: San Ignacio Loyolacoaren bicitza laburtua euskaraz eta gastelaniaz, José Ignacio Arana. Larunbe anaien moldiztegia, 1872

 

 

aurrekoa hurrengoa

3.en BURUA
Iruñeko gaztelua
portizki eskudatzen du

 

        Ogeita amar urterekiñ Errege serbitzen ziarduen, itzali gabetanik oraindik zearo Komunidadeen gerra sutu galgarria.

        Irten zan nunbait Erregeordekoa, Enperadore eta era-berean Errege zan Carlos V kanpoan zala, erresuma eraentzen zuten andizkiakin Segovian alkar-ikustera, Iruñeko sutunpadiya aurretik bialtzen ziela; eta lagun gutxi bertan gordelari utzitzen zituela, zeñetatik bata, ala-bearrez, gure Ignazio zan.

        Berandutxo bederik, oartu ta baliatu zan une egoki onetzaz Franziko errege Franzisko Ia, eta Noionen enperadorearekin egindako pakeak ausirik, bere kuñadu Enrique Albrit, edo de la Brit zeritzan errege Naparroakoari lagundu nai izan zion. Orretarako Naparroara, zeña orduan D, Fernando fedeosodunaren mendean zegoan, gerrari-talde galant bat bertatik bidaldu zuen, zeñ 1521garren urteko Orrillean, Roncesvalles-aldetik erasorik Uri-nagusiyan sartu zan.

        Izanik gazteluko jendea, Sandobal Cesaren kondairatzalleak dionez, eskaxa eta ergela, desailaitu ta makaldu zan bereala, eta jarri zan tratuak egitera, eta toki hura franzesai eskuratzera, bertako Alkate Francisco Herrera berak ere kontra gogorrik egin gabe. Ignazio ordea, zaldun ausarditsu ta leialaren gisan, asarratzen da biziro; ezpata artzen du; eta ainbeste aldezake bere begi-bizi ta itz-sutuakin lagun bildurti aietan, eze, guztiak batean erabakitzen dute kontra portizki egitera, eta prestubak bezela ill edo garaitu.

 

aurrekoa hurrengoa