www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



San Ignazio Loiolakoaren bizitza laburtua
Jose Ignazio Arana
1872

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: San Ignacio Loyolacoaren bicitza laburtua euskaraz eta gastelaniaz, José Ignacio Arana. Larunbe anaien moldiztegia, 1872

 

 

aurrekoa hurrengoa

5.en BURUA
Lagunak Parisen eta an aurrena
egiten dituzten preskañi edo botoak

 

        Zala iraun-eziñagatik, zala zerekin joan etzeuketelako, etzioten santuari Franciara jarraitu aurrena artu izan zituen lau lagun edo ikasleak; eta Cartujan sartu zan laugarrena ez besteak, erlijioan sartu gabe gelditu ziran; ta orobat egin zioten Parixen bereganatu zitzaizkan beste iru lagunak.

        Oien ordez alabañan, Jaunak beganatzeko zeuzkan autaturik beste bederatzi nai beziñ bitore ta egokiak, eta batzuek Santa Barbarako alkartegian zebiltzanak, ta ona emen bat-banaka zein da zeñ ziran; Pedro Fabro Saboiakoa; Francisco Xavier, Naparra; Diego Lainez, Almazangoa; Alfonso Salmeron, Toledotarra; Simon Rodriguez, Portugesa; Nicolas Bobadilla, Palenciakoa; Claudio Jaio, Saboiatarra au ere; Juan Coduri, Provenzala; eta Pascasio Broet, Picardia-tar Prancesa; azkenengo iru oek Fabrok bere arte trebe ta zeloarekiñ Santua Paristik kanpora zebillela irabaziyak ziran; bada zan guztiz trebatua animak Jainkoa-ganatzen.

        Luze biziro izango lizake emen zearo azaldu ta adieraztea lenengotik batzuek ipiñi ziozkaten kontra ta atzerapenak, nola, bere asmo santuetan sendo iraunik, oek igarota eraman zituen, ta zer trebetasun ta aziertubaekin banaka banaka beretu zituen, alik eta Jaunaren esku ta graziak agitz laguntzen ziola, bere erlijioaren ondape edo zimendu-arritzat jarri, ta apostolu berri batzuek atera zituen arte.

        Ikusirik bere sei lagunak karidadean sugariturik zeudela, eta gogoan zerabillen ekingai andirako prest, 1534garren urteko Ama Birijiña Abustuko jai-egunean Martirien Mendiko Birjiñaren Elizara aiekin joan zan, zeña orduan legua bete uritik urruti egiten zan; eta konpesatu ta Jauna artu ondorean, danak biotz ta megope edo espiritu bat-berarekiñ preskañi edo botoa egin zuten, Veneciaraño igarotzeko bear zutena ez beste guzia utzitzeko, eta an urtebetean itxasoz joateko era on bat itxodonik, erromeriz Jerusalenera joan, eta antxe fedegabeak siniste egiazkora, ta kristauak bizitza obera erakarten jardunik betiko gelditzeko; eziñ ordea bazitezkean an gelditu, edo urte-barruan Veneciatik irten, Jesu-Kristoren Ordekoari beren buruak eskeiñtzeko, nai zituen gisara eta eran animen onerako lanbidean ipiñi zitzan. Danak berritu zituzten boto oiek berak urrengo bi urteetan ere; eta orra nundi zorioenean sortu zan Jesusen Lagunkidan misioetarako boto berezia profesioa egitean; eta bere erlijioso bakoitzak bereak berretan urteoro berritzekoa, eta gañera Lagundiak aingeruen Erregiña soberanaganako duen jaiera guztizkoa.

        Etzitzaien bada besterik palta beren asmoai bukaera ederra egotsitzeko, ezpada batzuek beren ikasikizunak akabatzea. Milla bosteun ogei ta amabosgarren urtea eldutzean erabaki zuten egun jakin batean lagunak Alemaniatik barruna Veneciarako irtetea, eta orobat Iñigo gurea denpora puska baterako, sendagiñak agintzen zioten eran, jaioterriko aize giroetara zijoala osasunean irmetu ta pijotu zediñ, bada makala ta erdigaldua zerabillen; eta andik Veneciara biurtutzean, Naparroa, Almazan da Toledotik pasarik, oietakoak ziraden iru lagunen eginkizunak zuzendu ta mugonean jarri zitzala.

        Ala egiñ ere zan; eta Parixen buru ta agintaritzat bere leenengo lagun ta apaiza bakar Fabro utzirik, Españaronz abiatu zan eta 1535urte bereko Asensio ta Pentekostes Pazkoa bitartean bere erri maite Azpeitikoan sartu zan.

 

aurrekoa hurrengoa