www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



San Ignazio Loiolakoaren bizitza laburtua
Jose Ignazio Arana
1872

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: San Ignacio Loyolacoaren bicitza laburtua euskaraz eta gastelaniaz, José Ignacio Arana. Larunbe anaien moldiztegia, 1872

 

 

aurrekoa hurrengoa

5.en BURUA
Eskrupulo edo artukitzeen batallea

 

        Etzan orrenbesterekin ere mendetutzat eman deabru gaixtoa, ala-nunbait Jainko gure Jaunak utzirik, bere serbitzallearen on askorako; zerren bertutez kargatua dijoan ontzia, tentaldiyen lastrerik gabe, ondatzeko zoriyan dabillen.

        Izugarria izandu zan, etsaiyak artarako zirikaturik, eskrupulo edo artukitzak, konpesiotik oña arturik, erakarri zioten gerra, gaizki egiña ote zeukan edo ez oso kezkaturik, eta uste zuela gaixtoa zala gañera egiten eta pensatzen zuen dana guzia. Emendik legortasun eta tristura aundi bat sortu zitzaizkan, eta Monserratera sarri biurturik, San Benitoar bere konpesore onaren oñetan, malkoa plei-plei zeriola irauli arren ere, eta ark modu onez konsolatzen eta paketzen bazuen ere egiñalean, dana zan gutxi beretzat; eta ainbesteraño tentakizun ark estutu zuen, ze, uste guztiyak galdurik, bere burua leio batetik bera botatzeko egon zan; ala ere kemenez kontra egiñ zion, agitz esanak: «ez det orrelakorik egingo, ene Jaungoikoa; ez nik egundo zure kontra aiñ gaiztakeri ta pekatu izugarririk»; era berean, itzez baño ere geiago negar-malko ta suspiruz bene-benetan erregutzen zion, bada lurrean pozik topatzen etzuen ezkero, arren berak goitik oso errukiturik bialtzeko. Jaunak ordea utzi ta utzi gogorki bere eramakizun ta batalletan, ez bere onerako baizik, ezpada beste askorentzako, zeiñaen aita ta maixu ondorean bera izatea nai zuen. Onetan nekatua arkitzen zala, oroitu zan Santuen bizitzaren baten nunbait ere irakurri zuela eze, bein bat, era-artako gerraditik libratzearren zortzi egun erreskadan ez-jan ta ez-edan egondu zala; eta puntutik, beste ainbeste egitera jarri zan, larunbat batetik besteraño bokadu bat probatu eta txurrut bat ur ere edan gabe; gauza egiyaz mirari-agiri bat bage gerta-eziñ zeikeana. Eta asmoa zedukan artan aurrera segitzeko, etzan alabañan atrebitu alakorik egitera bere konpesorearen iritzirik bage, eta onek azkenik arrazoiz utzi-erazo ziozkan geieki aiek, bere-bereala jan zezala aginduaz. Eta nola bai Jainkoaren nai-ederrekoa dan lurrean bere ordeak egiten dituztenai guk zintzo obeditzea, asko izandu zan gogoz bertatik Ignazio obeditzera jartzea, ordu berean itzal beltz aiek kentzeko, adimentua oskarbitzeko, eta lenagoko sosegu ta gozotasun hura guzia oso beraganatzeko.

        Onela saristatu zuen Jaunak nai izan zuenean, zeruko erregalo ta doaiyakin bere serbitzari leialaren obedikizuna, onela bere amorez eramandako neke ta erasoak, ta onela batez ere aiñ bereala agertu izan zion biotz-ontasun ta ema-naitasuna berari atsegin eman eta morroitutzeko, ez bere protxu ezerengatik, ezpada Jaungoiko beraren gloria ta alabanzarik andienerako.

 

aurrekoa hurrengoa