www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



San Ignazio Loiolakoaren bizitza laburtua
Jose Ignazio Arana
1872

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: San Ignacio Loyolacoaren bicitza laburtua euskaraz eta gastelaniaz, José Ignacio Arana. Larunbe anaien moldiztegia, 1872

 

 

aurrekoa hurrengoa

4.en BURUA
Bere gonbate ta erasoak etsaiarekin,
eta aitzuspe batean igaro zuen bizitza

 

        Etzegoan ez lo eta oartu bage bitartean inpernuko deabruba zirikatu eta atsekabetzen zuela, bururaturik txit azkar, eta begien aurrean ipiñirik beeratasun artatik berari ta bereai nai ta nai-ez etorriko zitzaien desonra. Ignaziok alabañan zeruko argitasunarekin igerri zion, eta gaizkiñak botatzen zion sarea ezaguturik iges-egin zion beste beartsu eta pobreen artean sartze utsarekin, berenetako nazkagarrien batekin laztantzen zala, eta berarekin igualean adiskiderik kutunenaren eran tratatzen zuela.

        Laxter billatu zuen Uritik urrean aitzune ezkutatu bat, eta an ordu asko gabaz eta egunez igarotzen zituela, anziñako eremutarren gogorkizunak beregan berritu zituen, barauakiñ oso ergeldua zeukan gorputz hura azotaldi odolezko asko ta askorekiñ zeaturik, luzaturik ordu segitu askoan, eta geiyenean belauniko egi beti-betikoen gomuntatzea edo pensakizuna, eta itz batean, ez gizonen, ezpada zerutarren bizimodua zeramala eta agertzen zuela.

        Aitzbitarte ospatsu hura gaur jende asko dijoakion santutegi eder jaierazko batean biurtua arkitzen da, kapilla ta jarduntza santuetarako etxea ere Jesusen Konpañiak an ditubela.

        Baña ordea, ainbesterañoko damukizun edo penitenzi-neurrigabeak (bada ainlakotzat gero santu berak iduki zituen) aurki oso auldu zuten; eta urdalla edo estomagoa makaldu zioten, eta gaixotasun andi batean erorita, iya-ia eriotzako tranzean egondu zan; eta orra zergatik etsaiak beste sare-bat ere zabaldu zion, alegiñean klaru begien aurrean ipinten ziola eziñ zezakeala iñolako moduz gogor-aldi aiyekin iraun oraindik bizi bear zituen beste berrogeita amar urteetan. Igerri zion ordea berriz-ere, eta irrist iges-egiñ zion esanaz: «Eta alderakidak ik, doakabe orrek, agintzen dizkidakan ainbeste urteetatik puntutxo bat ere segurutzat eman...?».

        Etzizaion orregatikan ere deabrua atzeratu, ezpada eriya medikuagandik lagata, eta orduoro eriotzako zorian bezela zegoan une artan bertan, bazirudien bere barrunbean esaten ziotela ezik, alegriyaz arren eriotza itxodon bear zuela, bada ainbeste barau, damukizun, birtute ta merezierarekin aberastua zegoan ezkero, santua zala iñolaz ere. Lenagokoai igerri zien argi berarekin ikusi zuen ere Ignaziok urrengo sare au, besteak baño ere perill geiagokoa; eta eziñ botarik beragandik alegiñ guztiaz-ere bururazio beti gañean zetorkion hura, eriyotza bera baño ere eramankizun gogorragoa egiten zitzaion.

        Orduan bada ederki egin zuena izandu zan, oroimen biziarekin bere leenagoko pekatuak gogoratutzea, eta Jainkoaren erruki ta kupiratasunean uste guzia jarririk, damu-onezko egiñtza asko biotzez egitea, eta onela iges-egiñ zuen gaitzik gabe debruaren eraso gogorretik. Gelditurik ordea ekiñaldi latz artatik oso nekatua eta bildurtua, bere itz eta sentidu guziak berriro, Jainkoak ala naita, biurtu zitzaizkanean, bereala laguntzen zeuzkan personai erregutu zien, berriz eriotzako zorian ikusten bazuten, arren deadarka belarrira berari esateko: «Oroi ari, pekataria, oroi-ari, egiñ ditukan ainbeste kulpaz, eta berak gatik merezi ditukan penaz; eta ez uste zerua iritxi dekala, ezpada inpernua merezia daukakela».

 

aurrekoa hurrengoa