www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



San Ignazio Loiolakoaren bizitza laburtua
Jose Ignazio Arana
1872

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: San Ignacio Loyolacoaren bicitza laburtua euskaraz eta gastelaniaz, José Ignacio Arana. Larunbe anaien moldiztegia, 1872

 

 

aurrekoa hurrengoa

7.en BURUA
Barcelonan

 

        Amar illabete Manresan bere damukizun ta obra onetan igaro ondorean, Lur-Santuetarako erromeiari erasotzeko garaiya zuela noski pensatu zuen.

        Barcelonaronz irten zan bada; eta an ogei bat egun egin zituen, atez-ate eskean Jainkoaren amorez ematen ziotenarekin mantentzen zala; etzuen albañan bere ongille Ines Pascualen etxean gaba pasatzeko ganbara baztertxo bat baizik artu nai izan.

        Joan da laster, Eliza batean sermoia aitzen, ume artean aldare nausiko armallaetan jarrita zegoala, ikusi zuen Isabel Rosell zeritzaion emakume batek, arpegitik, ez oi diran bezelako argi-erraiñu batzuek zeriozkala, aiturik era berean bere barruan esaten ziotela «Ots eiozu; ots eiozu...». Etzan artara ausarditu, baña bai arriturik jaikita gero, ikusi eta aitu zuena bere senarrari kontatzera joan. Bereala biyen partez gaztigatu zioten arren egun artan bere personaz aien etxea ondratuaz, diña zedilla berekiñ bazkaltzera joateaz. Modutasun egokian artara jarri zan; eta begiramendu ederrean artu zuten maira, eta berak berriz bazkal-ondoan alako espiritu ta berotasunarekin Jainko-gauzaen gañean erasota itz egin zien, eze bizitza guzirako oso beragana zaletuak geratu zitzaizkan, gizon santutzat zeukatela, batez ere andreak, zeña geiago bizi izandu zan.

        Bazebillen oraiñdik eskean kaleetan barruna, itxasoz joateko bizkotxoarentzako adiña bildu artean beintzat, bada ori-gabe itxasoratu bear zuen ontziko Kapitanak etzuen iñola ere berekin eraman nai; eta orra nola alako egun batean, begiraturik ondo beste andre andizki batek arpegiz-arpegi ain argal eta baldrana zebillela, iruritu zitzaion nunbait ere eskale ark bere semearen antza zeukala, zeña beragandik iges egiñda jente gaixtoakiñ galduta zebillen batera bestera; eta berriturik ama-on bati bezela, bat batean bere barrunbe naigabetuaren atsekabe ta miñak, baita ere gañera bere griña ta asarre biziya, eraso zion Iñigo gureari galanki errietan eta gaizki-esaka ase ta bete arte; eta Ignazio geldi ta soseguz guztiak aitzen egon zitzaion, ematen ziozkala azkenean milla esker-eder, esanaz gañera eze, etzala iñortxo ere mundu onetan berak beziñ ederki, zan bezelakotzat, ezagutu zuenik. Aiñ uste-gabeko ukitzea andre aren biotzean egin zuten mansotasun, humiltasun eta begiramendu eziñ pensa-alako aiek, eze beragan sarturik, ta susperturik, milla barkazio eskatu ziozkan, eta gutxik egin zuen nola oiñai muñ ematera auspeztu etzitzaion; baña ori egiñ ezpazuen ere, limosna galan bat eman zion, eta bere santutasuna nun-nai agitz adierazten zuela, egun artatik izandu zan aurrerakoan bere erakutsi-on eta ejenploetatik protxurik geiena atera izan zuten Barcelonako andre askoetatik bat.

        Onen iori eta gozatsuak dirade eramankizun kristauzkoaren prutubak.

 

aurrekoa hurrengoa