www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



San Ignazio Loiolakoaren bizitza laburtua
Jose Ignazio Arana
1872

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: San Ignacio Loyolacoaren bicitza laburtua euskaraz eta gastelaniaz, José Ignacio Arana. Larunbe anaien moldiztegia, 1872

 

 

aurrekoa hurrengoa

12.en BURUA
Veneciatik Barcelonara biurtzen da

 

        Neguaren biyotzean, eta Italiako Ifar-aldetik barruna, zeña denporaldi artan otzenetakoa izan oi dan, oñez gañera eta eskean, Veneciatik Genova-bitarteko bide guzia eziñkonta alako nekeakin ibilli zan.

        Ferrarako Eliza batean, usaira bezela bereganatu zitzaion pobre-samalda andi bati, ongille baten erreguz Veneciatik irtetean artu zuen diru puxka eman ondorean; bide artan gertatu zitzaion kontagarriena izandu zan eze, nola garai artan alderdi aetan España despita gogorrean Pranzesakin zebillen, España-tar soldadu talde edo prestegoitz baten eskuetara ustekabean iritxi zan, zeñak aiñ arlotea ikusi zutenean, izpi ta salaritzat arturik, arabakiak astindu ta ondo begiratu zioten, eta beren agintari edo Kapitana-gana eraman zuten. Nola ordea papeltxo bat ere billatu etzioten, eta egiten ziozkaten galderai itz banakaren bat edo besterekin baizik eranzuten etzien, agintariak soldaduai burugabetzar hura ala erakarri ziotelako, errieta eman zien; orregatik aiek, ordañez bezela, bere gaiñ amorru guzia sutu zuten, egitez eta itzez entero gaizki tratatzen zutela: baña irañ eta eramankizun ark txit asko alaitu zuen, zerren bitarte artan bertan gure Erredimitzalle Jaunaren oñaze ta naigabeak bere biotz eta adimentuan egotziak zerabiltzkien.

        Libratuta bereala, topo-egin zuen berriz pranzes-samalda aurrerati batzuekin; baña Gipuzkoatarra zala bere agintariari adierazorik, bada hura ere an urrekoa eta euskalduna nunbait ere zan, etzioten neke ta arrastaka geiagorik ezer eman; eta bere bideari zuzen Genovaraño jarraitu zion, nundikan gero Españatar ontzi batean ugarotu zan, 1525garren urteko garizuman ederki Barcelonara iritxitzen zala.

 

aurrekoa hurrengoa