www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



San Ignazio Loiolakoaren bizitza laburtua
Jose Ignazio Arana
1872

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: San Ignacio Loyolacoaren bicitza laburtua euskaraz eta gastelaniaz, José Ignacio Arana. Larunbe anaien moldiztegia, 1872

 

 

aurrekoa hurrengoa

6.en BURUA
Bere onbiurtzea,
eta zenbait mesede miragarri zerutikakoak
bereganatzearen asiera

 

        Gaitzak okerragora eman zuen. San Pedro bezperan elizakoakiñ, etsita, eta puntutik-unera eriotzaren begira arkitzen zan, agertu zitzaionean gau artan bertan Apostolu Santuba, osasuna aiñ osoa zekarkiola, eze, bereala, perillik gabetanik ikusi zan.

        Obetu zanean, gaixtakeri guzien sustraia dan alperkeritik alde egitearren, irakurtzeko zaldunkeri kontuetako liburu batzuek eskatu zituen zeñatarako beti griña andiya izan zuen, baña batez ere Amadis Gaulakoaren ipuizko egintza andietarako. Baña Jainkoak nunbait ala naita, etziraden arkitu, eta ordañez beste bi guztiz besterakoak eraman ziozkaten, bata Flos Sanetorum edo Santuen bizitzetakoa, eta bestea Jesu-Kristo Gure Jaunaren bizitzakoa, zeñ, A. Bartolik gure Santuaren italianozko luze ta ugariyan dionez, zan gaztelaniaz itzulita, Landolfo edo Ludolfo kartusianoak moldatu zuena bera.

        Eta berriro ager-dediñ zenbaterañoko ongi andiak dekazkien liburu onak irakurtzeak (nola ere bestetik eziñ-konta-alakoa dan gaixtoak dakarten ondamen galgarria, naiz oraingo paper, infernuko asmakizun, eskuz-esku dabiltzan oriek bezela, orri gutxikoak izan), argitu zitzaizkan adimentuko begiak leetutze aiñ probetxu ta Jainkozkoarekin, eta beregan ordutik bere onbiurtze zorionekoaren su txingar biziyak sentitzen asi zan.

        Ordea abiatu zan bere barrunbean despitarik gogorenetakoa, batetik aragizko edo gorputzeko loxentxa eta munduko itxodongizunak zituela, bestetik berriz, Jainkoaren graziak gozoro ta portizki beregana deitu eta zaletutzen zuela. Luzaro ta gogor despitak iraun zion; baña azkenean alaere garaimena jaunarena izandu zan, zeñak, San Pabloren gisara, bere gloriaren zabalkida txit andi eta eziñ kopuratu-al animen salbamendurako autatu zuen.

        Gelditu zan bada, santurik goienetakoei ta guzien gaiñ Santu danen Santu danari jarraiturik, bere burua oso bestetzera, penitenzia gogor batera, eta bizitza santa ta obeenekora, beti-betiko erabakita.

        Egun gitxi-barru oraindik, beste ontarte ta zeruko eskuerakutsi goragoko batekin Aingeruen Erregiñ txit itzaltsuak, bere Seme eziñ-obea besoetan zekarkiola, mesedetu ta ikustalditu zuen, eziñesan-alako gozotasunez anima ase ta murgildurik; eta gañera kastutasun aiñ garbi ta aingeruzkoz edertu ta aberastuta utzitzen zuela, ze geroztik etzuen egundaño zirika edo tentaldi ezonestorik senti izan.

 

aurrekoa hurrengoa