www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



San Ignazio Loiolakoaren bizitza laburtua
Jose Ignazio Arana
1872

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: San Ignacio Loyolacoaren bicitza laburtua euskaraz eta gastelaniaz, José Ignacio Arana. Larunbe anaien moldiztegia, 1872

 

 

aurrekoa hurrengoa

6.en BURUA
Zeruko mesedeak

 

        Abiatu zitzaizkan aurrerakoan anima guztiz mesedetu ta kutunai eman oi zaizten ontarte ta gustorik atsegintsuenetakoak, nola bai ziraden zenzuzte ta kordegabetze zeruzkoak, eta bere almenen goiratzeak, zeñakin, gizon illkorrak aldezakeanez, ikusten zituen zearo Fedeko egiyak, eta batez ere Jainkoaren izatea bera, eta Irutasun edo Trinidade guziz-Santuko ezkutamen itzaltsuba; orobat jauna Aldareko Sakramentuan arkintzen dan bezela, bai ta ere askotan Ama-Birjiña guziz-Santa, zeñek, aitzuspe artan batez ere, nun ainbeste ordu gau ta egun pasatzen zituen, bisitatu zuen sarritan ikustaldi ederrakin, bai eta ere poz-atsegiñ eziñ esan-alakoakin ase ta bete. Eta aiñ klaru ta egitsuak ziraden agerkera oiek guztiyak beretzat, eze, esateraño allegatu zan; «baldiñ Eskritura Sagraduko liburu danak galdu baziran ere, etzala izango ezer beretzat galdurik, eta berak dakarzkiguten egi edozeñen alde bere bizitza emateko prest zegoala txit».

        Agertu ziozkan orobat pilosofi edo egokindeko eta beste ezkutakizun eta ezaguera barrutuenetako asko; orniturik gañera bere doaiezko emaitzaekin, espiritu motai antz-eman ta igerritzeko, eta beste onelakoak; eta ori guzia añ argi ta garbi, ze gero zarzaroan ere esan oi zuen: «Orduraño gerozkoan gure jaunak bere erruki-onez erakutsi ziona eta berak gero bere burutasun eta lanarekin zeruko gauzen gañean iritxi izan zuen ezaguera dana guzia batuta ere, etzala Cardoner-ibai ondoan eta Tort-guruzpean eserita jakiñ izan zuanera iristen». (Ibai ori alabaña eta Tort izena duen gurutzea Manresa inguruan daude).

        Baña an artutako mesede egundañoko ta andiyenetako bat izan zala dakigu zorzi egun osoko kordegabetze mirarizkoa, Santa Luziako gaixotokian zegoala gertatu zitzaiona, esanaz aoz atzenean esnaaturik goxo-goxo «Ai, Jesus!» izanik gertakizun onen gañean bere lagun eta leenengo Aita guzien iritzia, une artan Jainko gure Jaunak animaren begi-aurrean garbi ta zearo jarri ziozkala, berak ipiñi ta zuzendu bear zuen erlijioaren sortukizun, traza-modu, zertakotasun eta ekiñaldi gloriazkoak; baita ere mundua mundu dan arte izan bear zituen seme-samalda andiyak, batzuek Santuen artean izendatuak, besteak gizonik bitore ta argienetakoak, eta guztiyak bere Izen Santua gooratzeko ta azaltzeko, bere Esposa Elizaren ondra ta babesa berri irmerako, eta eziñ konta al anima salbatzeko.

        Baña ontarte ori andienetakoa izandu ezpazan, konta dezagun beste bat goien-goienekotzat, ainbeste gizonen onerako eta aiñ iraunkor eta denpora luzekoa izan bear zuelako; au da gure Jaunak eta bere Ama Birjiña bedeinkatuak albistatzea, eta laguntzea ta eragitea Jardunbide Espirituzkoen liburu miragarriaren parterik geiena ta bikañena beintzat an bertan konpontzen eta zuzentzen; liburu onek alabañan zeruan diran izarrak baño anima geiago birtuteratu ta birtutean osotu, santutu eta zeruratu ditu, eta geiyago ta geiago aiñ bide on eragille ta seguruarekin munduaren ezkeneraño Jainkoak salbatuko dituela uste degu.

        Bere bakardade sarrienetako aitzulo aretzaz gañera, lau etxek batak bestearen urrena Santuari ostatu emateko ditxa izan zuten. Lendabizi, esana dan bezela, Santa Luziako gaixotegiyan bizitza igaro zuen. Geroxeago pasa zan orobat Ines-Pascual berak eratu zion etxe ondradu batera. Gero berriz guztizko karidadez Aita Santo Domingokoak beren komentu edo bizitokiyan euki zuten. Eta azkenik bizi izan zan, entero kristau onak ziraden senar-emazte batzuen etxe batean, eta oek eman zioten errukizko ostatu argatik, geratu zan senarra bere bizitza guztirako Simonen goitizen ondraduarekin, emaztea berriz Martarenarekiñ, adierazirik orrekin Simon legentsuak eta Lazaroren arreba Martak beren etxean Jesu-Kristo gure Jaunari eman izan zioten arrera eta ostatua.

 

aurrekoa hurrengoa