www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



San Ignazio Loiolakoaren bizitza laburtua
Jose Ignazio Arana
1872

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: San Ignacio Loyolacoaren bicitza laburtua euskaraz eta gastelaniaz, José Ignacio Arana. Larunbe anaien moldiztegia, 1872

 

 

aurrekoa hurrengoa

5.en BURUA
Sendatzen berriro jartzen da

 

        Zala Iruñ-en zebiltzen sendatzalle pranzesen batzuen jakiñezaz, zala bideko mugitzeagatik, etxera etorrita oiratu zuten orduko, agertu zan bereala sendakizuna berritzearen premiya, eta burniren batzuekin eta ondorengo diran oñaze-miñakiñ bi ankaetatik gaizkien gelditua, zeña, esan dan bezela, eskuia zan, polliki polliki luzetuerazi bearra: eta orretan guzian ez da errez beregan zer geiena miretsi, edo oñazeen gogortasun samiña, edo oiek eramaten bere portiztasuna; bada ez aienetxo bat esaterik, ez kolore aldatzerik zuen; ezpada egiten zuena zan, ekubillak estutu eginkizun izugarri aiek zirauten bitartean. Oietako bat, eta eziñ-esan-alako biyotztasun ta kemenarekin pasa zuena, izandu zan, obetutzen ainbestean aurreratu zan garaian bertan, belaunpean irten zitzaion ezur galant bat, berak ala naita, ondo-ondotik zerratutzea.

 

aurrekoa hurrengoa