www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



San Ignazio Loiolakoaren bizitza laburtua
Jose Ignazio Arana
1872

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: San Ignacio Loyolacoaren bicitza laburtua euskaraz eta gastelaniaz, José Ignacio Arana. Larunbe anaien moldiztegia, 1872

 

 

aurrekoa hurrengoa

2.en BURUA
Alcala Henareskoan

 

        Gramatika latiñezkoan pijo jarri zan ezkero, egokinde edo pilosofi-jankintzari ekiteko garaia zuen, eta uste onekiñ 1526ko Abuztuban Alkala Henareskora pasatu zan.

        Sarreran Jainkoak begi-aurrean topo-eragin zion aurrenengoa izan du zan Martin Olave Vitorian jaioa, euskaldun erakasle ots-andikoa, urteak igarota gero, Erroman bere bizilegea artu zuena, eta zuen burutasun, biotz-on ta jakintzagatik santu sortulari edo fundatzalleak berak merezi bezela ta adiña maitatu zuena; bada doai baliozko oiek edozeiñ gizonetan, eta are geiago, bereetan arkitzeak begita-biotz beti lilluratu zuen.

        Igarorik geroxeago Barcelonan inguratu zitzaizkan lau-lagunak, al zuen moduban pobre-txamar bazan ere akomodatu zituen, bera juanik bizitzera hospital-Antezanako gelatxo batera; ta an abiatu zan bereala jarduntza-santu edo ejerzizioak persona askori ematen, ta asmakizun santu onekin, itzaldi jainkozko sutuakin, eta guziaz gañera bere-prestutasun eziñ obeagoaren argiarekin ikaslari gazte askotxo eta andizkietako ez gutxi birtuteko bidean sartuerazi zituen. Ez da ixiltzekoa emen oietako persona itzaltsu batekiñ egiñ zuena.

        Eliza-gizonetakoa zan person hura, baña alaere bizimodurik txit zabarrenetakoa zeukana; sartzen zaio bada illunabar batean bere bizitokira ausardi ederrean, eta itz-egiten dio garbi-garbi ta zearo bere bizitza txarraren gañean, eta lenbaitlen zuzendu ta obetzeko zeiñ premi andian arkitzen zan; su-ta salda egiten zaio gizona bereala; ta asarre bizian deadarka abiaturik, bazirudien bere gaiñ etxekoai ezbearren bat eragitera zijoala; baña azkenean ere Ignaziok zeukan eta bere onerako ziarduen malsotasun ta sosegutasunaz bigundurik, eta ainbesterañoko karidadeaz izu-ikaraturik, polliki polliki asarreak eskuratuta, bildotx baten antzera humildu zitzaion, edo obeto esateko, Jainkoagana menderatu zan, eta egin ziona izandu zan berekin apalduazi ta begirunerik andienarekin apalondoan agindu zien bere mirabeai argiyakin kalera-artean laguntzeko; eta ordutik lagun eta adiskiderik obenetzat eduki zuen. Zeiñ egiya dan karidadeak eta eztiyak ukitzen duten guzia gozotzen dutela!

        Oiek eta oien antzeko beste obra on askok irabazi zioten erri guziagan gizon Apostoluen-gisako baten pama ta izena; eziñ izan zuen ordea au etsai gaixtoak ongi eraman; eta orra nun egiten ari zan prutuba eldu ta ioritu etzediñ eta ezartzeko gañera kolperik seguruena parterik bizienean, Eliza-gizon batzuegaz baliatu zan, zeñak anbat engañatuak bazebiltzan ere asmorik zuzen eta ederrenarekin, uriko Bikario jaunaren aurrean salatu zuten, adierazorik eze gaztedi guzia irabiatzen zuela, eta zorzitik zorzira Sakramentuak ar zitzan azoratzen zuela; gauza bat alegiya orduraño ikusi etzutena. Iru bider asita utzi zuten auzialdi au santuak iñor bere alde ateratzerik nai etzuela; jueza ordea beti libre ta ontzat eman bearrean arkitzen zan, ta bere erakuste ta eginkizunetan tatxarik gabeko gizontzat, eta batez ere juduzalea zala norbaitzuek eransi ziotelako, bada onen gañean ere Tolodeko inkisizio edo fedazaitzan salatu zuten, eta orobat beste gaixtakeri-itxura bat ezarri zioten. Au izandu zan eze Maria Vadorena eta Luisa Velazquez beneragarria ama-alaba itxura oneko, ta bere ongilleai konsejatu ziela ta jarri zituela Ama Birjiña Guadalupeko Jaengo Veronica, eta beste santutegietara erromeian bakarrik ta oñez joan zitezen, eta gaixotegi edo hospitaletan serbituaz eta beragatik beren honestasunaren perillarekin; au guzia ordean gezurra besterik etzan, eta berak aitortu zuten egiya andik berrogei bat egunera Jaendik biurtu ziradenean, ziotelarik kontrara oso gertatu zala; zerren berarekin joatearen gañean tratatu zutenean, arrazoi asko eman zietela ez arren kanporatzeko, berak ordean etziotela kasorik egin. Denboraldi dan artan alabañan presondegian eukierazi zuen bikarioak zergatikan ordea esan gabe, alik eta 1527ko Garagar illaren batean libretzat utzi zuen arte, aitorturik gañera ezarri zizkioten esan eta eginbide txarretan kulparen izpirik etzuela; alaz guziaz ere, bere janzimodua aldatu ta truka zezala agindu zion. Baña nola etzeukan zeraman janziya baizik, Juan Luzena zeritzan auzoko lagun on bat erakarri zion, arekin batean limosna eskaturik, beste berri bat eragin zezan. On Lope Mendozakoaren etxe aurrera iritxi ziraden pillota-jokuari zaldun zeinbatzuek an ziarduten unean bertan, eta Lucena beartsuarentzat zerbait aiei eskatzen ari zala, su-ta-gar egiñik esan zion On Lopek: Zer?... Zu zaituguna izanik, orrelako gizon baten lagun zabiltza?... Erreta ill nadilla ni orrek sutan gixkaltzea merezi ezpadu. Jainkoaren epai ikaragarria!... Aurki bere madarikazioak arrapatu zuen; bada argi ta su bolborazkoak andik geroxeago errege-seme On Feliperen jaiotza-pestaetan berak bere etxeko dorre edo begiratokian ipinten ziarduela, txinpartatxo batek bolbora-pillara salto-egiñ, eta onek oso erre ta gixkaldu zuen, eta andik bereala biziya kendu ere bai.

        Agindu ere baziyon Bikario jaun berak Ignaziori etzezala kristau-dotriña erakutsi, eta ez agirian espirituzko gauzen gañean itzegiteko alik eta iru urtean beñepeiñ Jainkokinde eta Teolojiya ikasi artean.

        Auxe zan alegiya bere zeloarentzat, egoak ebagitzea bezela eta ori ikusirik, persona on aundizki batek esan zionera jarririk, Salamankara an bere ikasikizunak segitzera joan zan, nora 1527 urte beraren atzenengo illetan iritxi zan, urtetxo bat eta geixeago Alcalan bizi izandurik.

 

aurrekoa hurrengoa