www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



San Ignazio Loiolakoaren bizitza laburtua
Jose Ignazio Arana
1872

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: San Ignacio Loyolacoaren bicitza laburtua euskaraz eta gastelaniaz, José Ignacio Arana. Larunbe anaien moldiztegia, 1872

 

 

aurrekoa hurrengoa

8.en BURUA
Barcelonatik Erromarañokoa

 

        Andre oiek berak eta beste bere jaierako ongilleak ere bildu ta eratu zioten diru apur bat itxasoz Italiara joateko; ontziratutzean alabañan kaian laga zituen, entero asieratik Jaungoikoagan bakar bakarrik ipiñi zuen itxodomen oso sendoari akatsik ere ez egitearren.

        Bost egun irrits eta ekaitz gogorren artean itxasoz eginda gero, orduban Españakoa zan Gaetako kaiyean lur-artu zuen, eta ostatu bateko mandotegira lo egitera joan zan. Etzanda laxter emakume deadar ta karraxiak aitu zituen. An dijoa arrapastaka, eta ikusirik soldadu likitx batzuek neskatxa gaixo bat galzera zijoazela, zelo santuz sutu eta beiñ batean, ezpata eskuban zuela, kale oso bat bete jenderi iges-erazi zion aspaldiko ausardi hura beregan bizturik, deadarka, agiraka eta errieta bizian, iritxi zuen noizbait aiyek gaiztakeri artatik atzeratzea, geraturik arri ta zur-egiñik bezela gizon bakar arrotz eta pobre argatik, berak asko eta gazte frenu-gabeak izan arren ere, gertakizuna egiyaz, inguramen guziei ondo begiratu ezkero, mirari-modutzat euki leikeana.

 

aurrekoa hurrengoa