www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



San Ignazio Loiolakoaren bizitza laburtua
Jose Ignazio Arana
1872

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: San Ignacio Loyolacoaren bicitza laburtua euskaraz eta gastelaniaz, José Ignacio Arana. Larunbe anaien moldiztegia, 1872

 

 

aurrekoa hurrengoa

1.º BURUA
Jaiotza ta aurdenbora

 

        Jaio zitzaigun San Ignazio, Iñigo-ere izendatua, 1491garren urtean, Loiolako aitaki-etxe eta gazteluan; Azpeitiko erriaren mugapean, ta ez urruti bertatik, Azkoitikotik ordea geiago piskatxo bat bi erriyak daude probinzi Gipuzkokoan, eta Iraurgiko ibar eder, Urola ibaiak jirabiratzen duela, mendiz inguratuaren erdi-erdian.

        Zorzi anai eta bost aizpa, amairu senidetatik atzenengoa izandu zan, eta bere gurasoak odol garbi goienekoak, aide andizkietakoak deitzen zietenak, Beltran Iañez Oñaz ta Loiola Azpeitiarra, eta Marina Saenz Licona ta Balda, Azkoitikoa berez, baña jatorriz Bizkaiko Hondarroa deritzan errikoa, ziraden. Etxe ori gaurko egunean Narrosko markesarena da, eta oso-oso dirau oraindik erriaren alboan, Izarraitz aldeko egitxo batean.

        Arabakoa zan orobat amaren aldetik, eta Gebaratarren etxe ospatsuaren belaunekoa Jesusen Lagundiko A. Gabriel Henaok, Kantabriako Anziñatasuneen obran argi-asko adierazten duenez. Au bada onela izanik, egiaz dirudien bezela, iru Probinzi aizpak alkar onoretu litezke, aiñ seme argiari bere odol eta sortzea eman eta egotzi ziotelako.

        Lau alde igualetakoa da gaztelua, ertze bakoitzean bere torretxoakiñ, eta lau aldeetan bere ekitxuloakiñ, zeñetatik punteritu oi zituzten lau sutunpa-txiki; oetatik bat Loiolan bertan arkitzen da, eta beste bat Madrillen jauregi erregaleko armategian.

        Zeñ egun eta gelatan aurtxoa jaio zan eztakigu. Batzuek esan dute eze, orduan mandotegia zegoan, beeneko bizitokiyan, non bere ama onak argitaratu nai izan omen-zuen, zerbaitean beintzat Birjiña Maria guziz Santari Belengo estalpean anzeratu ta jarraitzeagatik: baña kondairatzalle adituenak, goian jaio zala diote.

        Beintzat sala-nausi izandu zan atalburuban kanpoko aldetik eta ondoko sala-aurrearen etxa-goian irakurtzen da onela.

 

                «Hoc sacellum portentis illustre

                Societati fundatorem,

                Ecclesiae propugnatorem,

                Mundo restauratorem,

                Caelo dovum Ignatium edidit».

 

        Onetatik dirudi, an onela ipiñi zuten Aita zarrak, bere jaiotza-tokiya hura zalakoan zeudela; zeñ eta caelo edidit esanarekin adierazo etzuten bere Jaungoikoaganako on-biurtzea.

        Etxe santua gaur deitzen zaion bizitoki dana, ganbara aitatu gabe, iru bizitzakoa da ta izandu ere zan, oraiñ ordea kapillaetan biurtua, lenengo dala esan degun sala nagusi goieneko hura.

        Badirau ere oraindik Azpeitiko Eliza nausiaren bataiotegian bera bataiatua izandu zan ponteak, zurezko taparekin estalita; eta gañean dago tallazko iduritxo bat, beatzarekin beerontz siñalatzen duena, diola Euskeraz:

 

                «Ementxen batiatuba naiz».

 

        Aurrenengo izengoiti itzat Loiola eramatea anziñako oitura batetik zetorkion, zeña zan ondorengo semeai aitona lenagokoen-batena ezarritzea bakarrik lenijaioa edo maiorazkoa, aitarenarekiñ gelditzen zala.

        Umetandik asi zitzaion Ama Birjiña Maria guziz-Santari eta San Pedro Apostolu gloriatsuari beti iduki-izan zien jaiera bizia. Ala noski zuzenbidetzen zuen Jaungoikoaren begiruneak, ondorean esango degun bezela; eta jaiera biyak nunbait-ere sortze berezkoa Loiola inguruko bi Ermitetatik izan bear zuten, zeñetara sarritan bakarrik edo etxekoakin juan oiko zan; bata dago Izarraitz azpiko Loiola Azpeiti bitartean, Ama-Birjiña Olazkoaren izenarekin, eta bestea berriz San Pedro Egimendirenarekin urreraxeago, eta Oñazmendira goazela, aldaparen asieran, biurtua ordea baserretxe izen berarekin eunkida onen 35en urtetik. Oñazkoen etxe izana dago mendiaren erpiñean, anziñakoa bera ezpada ere oso, bada oraingoa guztiz obra gerozkoagoa da eta Granada-Egako dukeari dagokio.

 

aurrekoa hurrengoa