www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



San Ignazio Loiolakoaren bizitza laburtua
Jose Ignazio Arana
1872

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: San Ignacio Loyolacoaren bicitza laburtua euskaraz eta gastelaniaz, José Ignacio Arana. Larunbe anaien moldiztegia, 1872

 

 

aurrekoa hurrengoa

12.en BURUA
Jesusen Lagundiaren
onemantza eta sendotzea

 

        Seguru ondo Inazio gurea alde batetik Jainkoaren agindutzaz, eta zekusala bestetik, agirian zegoan on andi hura guzia iraunazitzeko bide bakar-bakarra Aita Santuaren oniritziko erlijio-modu bat zimenduetatik jaikiazi ta zutitzea zala; bere lagun danakiñ alkar arturik, bere asmo ta eresia aren Santutasunari Contarini kardenalaren bitartez aurkeztu ta agertu zion bitezardearen mamiena azaltzen zuben kopia edo erabezta leial bat ere eramanik, zeña atsegiñez irakorri ondorean, esan zuen Aita santu berak azkenean: Digitus Dei est hic: au da, edo emen dago Jainkoaren biatza.

        Onenbestez bere oniritzi-izkribuz-jarria eskatzera kemendu zan santua, eta beargarik andienetako au iru kardenalen iritzira eman zuben santutasun berak, irurak alabañan Elizan erlijio berririk iñolaz nai etzutenak ziraden, batez ere beren buru, jaiera ta jakintzan argia ta ezaguna zan, Guidiccione kardenala.

        Ordea Jaungoikoak aiñ ekida aundiaren arri azpikoenetzat autatuba zeukanaren erregu ta negarrak geiago oraindik al izan zuten; zergatik Jainkoaren aurrera sosegu ta ixilldu gabe jardun da jardunarekin, ta asmo bererako zenbat milla meza beretako guzien artean partiturik, kardenal ark oso bere iritzia aldatzea iritxi zuan; bada gizonen biotzat Jainkoaren eskupe ta mendean daude; eta puntutik unera, bera bere burubaz arritzen zala, bitezarde edo istituto berri argana guztiz zaletua ta emana senti zan, beraren gañean irakurten ziarduen dana-guztiya doanditu ta alabaturik, eta orra modu onetantxe leen kontrakorik gogorrena zana, hori bera Jesukristoren Bikarioagan bitarterik onena izandu zan; onek azkenean ere asiera «Regiminis militantis Ecclesiae» dakarren bulda agirikoarekiñ ontzat artu ta sendokortzen zubela 1540garren Agorraren ogeita zazpiyan.

 

aurrekoa hurrengoa