www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



San Ignazio Loiolakoaren bizitza laburtua
Jose Ignazio Arana
1872

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: San Ignacio Loyolacoaren bicitza laburtua euskaraz eta gastelaniaz, José Ignacio Arana. Larunbe anaien moldiztegia, 1872

 

 

aurrekoa hurrengoa

10.en BURUA
Jerusalenerontz ugarotutzen da

 

        Ignazio zeraman ontziko itxas-jendea librea ta lotsagabea zan biziro. Eziñ ixilik eraman izan zituen aien erasoak; eta ala, erdi italianoz gaztelaniaz ta euskeraz dana naasi, asi zitzaien libretasun patxarakoenakin ta esanaldi latzakin arpegira eman eta errieta onak egiten. Nolatan ordea aiek ondo eraman? Eta zeñen kontra gaixtoak, eta oiei eragiten dien deabrua sututzen dira ainbeste, ezpada neurrira erakarri eta Jaungoikoaren ofensak galerazi nai dituztenen kontra? Sentitu ta erre ziran alako gizon koxkor batek beren buru balute bezela, eskura joan eta agindu naiko ote zielakoan; eta ala, alkar artu zuten Adriatiko-itxasoan arkitzen dan ugartetzar iñor gabeko batetik pasatzean, lagatzeko an bera bakar-bakarrik; bizitza kentzea bezelako gizatxarkeria alegiya. Izandu zan pasatzalle lagunen bat gauza orren gañean zerbait esan, eta arren isilldu zedilla, ziona; Ignazio ordea sekula bildur gabeak eta are gutxiago Jainkoaren ondraren alde irteteko, etzion ezer kasorik egiñ, uste guzia bere guzialtasun eta begiramendu amorezkoan jarririk.

        Eragin zioten alegiya itxas-gizon aiek urre-urrean zebiltzala ontziari ugartearen aldera, baña zenbat aldiz aurrerazi, anbat bider jaiki zitzaien kontrako aizea, eta aiñ gogorra, eze belak jirabiratzen zituen eta barrenak ya irauli ere bai, aien alegiñ guziak desegiñik, eta bere gaizki-naiarekin eziñ irtenik; ala salbatu zuen Jaunak kanalla biotz-gogorreko aren atzaparretatik.

        Txipretik Jope edo Jafarañoko itxasbidea ez da entero luzea; aldi artan albañan gaitza izandu zan, bada igaro zituen 48 egun gure bide-jarrailea artarako sartu zan beste ontzi batek, zeñean zijoan bera bezela Kristau-talde andi bat Leku Santuak beneratu eta agurtutzeko asmo Jainkozko eder berakin.

 

aurrekoa hurrengoa