www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



San Ignazio Loiolakoaren bizitza laburtua
Jose Ignazio Arana
1872

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: San Ignacio Loyolacoaren bicitza laburtua euskaraz eta gastelaniaz, José Ignacio Arana. Larunbe anaien moldiztegia, 1872

 

 

aurrekoa hurrengoa

7.en BURUA
Bere bertute garaien
lenengo azalduera

 

        Ez da zer zalanzan ipiñi, santuak santu, bertutez apaindu ziradelako, zirala, eta batez ere danen erregiña dan karidadea-gatik, eta edozeiñek daki ez dagola beste biderik zerurako. Danak-guztiyak iduki izan zituen gureak goieneko mallan, baña ala ere, noiz eta noiz, denbora, leku, egiteko eta beste gauzak eskatzen edo berez ziotenez, batzuek besteak baño geixeago azaldu eta gorago agertuazi zituen.

        Eta aurrenengo, bidezkoa da izan-ere arreta pixkatxo bat bague ez pasatzea, bere Erregerenganako zeukan leialtasun bene-benetakoa, eta jaioterriaren-ganako onginai ta maitetasun txit biotzekoa (bertute oek alegiya, Erlijiorekin batean, anziña-anziñatik Españatarragan ta beren bizimoduetan sustraituak daude) zeñakiñ gure Ignazio andia aurkez-aurke balazoetara jarri zan, eta bere onore-tokiya gordetzearren, eriotza igarotzeraño ere eskeñi zan, eta lan irriskatu artatik miñ eta damu gorriyan atzeratu bearra izan bazuen ere, probatu ta agertuazi zituen beintzat ederki ta galanki bere prestutasun eta biotz-anditasuna.

        Bere ta mundu osoaren ainbeste onerako, santutasuneko bideari jarraitu zion beziñ laixter, beste bost bertute, guzien artean, are bitoreagoak, gallortu eta kopeta altxatzen bezela beregan asi ziran; oek ziraden, Jainkoaren gloriagatik gauza andiyai erasotzeko kementasuna; aiek ondo bukatzeko, muga-bagero ustea Jaungoikoagan, bere esku ta mesedearekin; gure Erakusle ta Erredimitzalle txit Santua-renganako amore biotz-biyotzekoa; entero urretik bere ibillera erakuste eta egiteai segitzeko erabakiera; eta gure Ama Andre Birjiña-renganako jaiera biguñ, semeti, egiazko, iraunkorra, zeña gero Iñigo Santuak bere semeai ainbeste gomentatu zien, eta da zeruratuko diran guztien siñale zorionekoa. Danetan irme ta pijo aurreratu zan, azkeneraño iñun geldi bage, beren betealdiya ta silluba bezela iraute-onarekin egotzi ta emanaz, eta iñoiz-ere bere serbitzari leialenakgatik maitatsu, ongille, ta oparo izaten garaitua izatea eziñ eraman duen Jauna, guztizkoa izandu zan beretzat aiñ autatua zeukan onekin.

        Nolatan ordea? Jainkoak berak aurkezten ziozkala jaki-gozo-bat bezela, milla ta milla bide, eta egiñtekorik zallenetakoak zeñetatik bere izen-guziz Santuaren gloria ta onore txit aundia sortu zan; esku-emanik beste asko alditan, beragatik artaratu zan perill, neke, lan ta gora-beraetatik pake onean atera ta salba zezan; pagaturik bere amore semeti eta irazekia beste muga-bageko aundi eta gozoagoarekin, eta bere albo-alboan gerrari leial eta bortitzenetako baten gisan eramanik, izan zediñ peliatzen, garaitzen, sari eta merezierak iristen beraren antz andikoa, eta beti bere Ama Birjiña guziz Santaren seme leial eta mesedetua.

        Gauza banaka ta bakoitzaren gañean erautsizea, ez darama ongi laburkida baten estutasunak. Ikusi leizkate ordea oiek irakurleak, gure Santuaren iru bizitza aiñ eder diraden edozeñetako baten, zeñak, beste askok bezela, A. Pedro Ribadeneirak izkribatu zituen, bi laburrak gaztelaniaz eta latiñez, irugarrena alabañan askoz luzeagoa, nun era-berean bere Erlijio sagraduko zertarako ta bizilegearen arrazoi txit garbi zearoa eman zuen, gai onen gañean argitaratu bazuen ere beste obra berezi balio ez gutxiagoko bat, onako izen onekin: Lagundiko gauzeen zergatikakoa.

 

aurrekoa hurrengoa