www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



San Ignazio Loiolakoaren bizitza laburtua
Jose Ignazio Arana
1872

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: San Ignacio Loyolacoaren bicitza laburtua euskaraz eta gastelaniaz, José Ignacio Arana. Larunbe anaien moldiztegia, 1872

 

 

aurrekoa hurrengoa

7.en BURUA
Bere erakutsi-onak jaioterrian
ondorengo prutu ederrak

 

        Errira etorrita biaramon egunean bertan kaleetan barruna eskean asi zan, eta ala ikusiarekin kaletar guziak arrituta utzi zituen; eta bere aide ta anai nausiena tristuratu ta atsekabetu ere ziraden ez gutxi, bañan etzion orregatik egunero atez-ate ibilteari laga, ematen zioten jatekoa arturik.

        Andik laster humeak eta mutill-koskorkorrak beregana bildu ta dotriña aiei erakusten abiatu zan; eta arpegira emanik bere anaiak onegatik, etzegokiola ondo ala ibiltea berari ta beretako bati, ta alper-alperrik ziarduela esanik; eranzun zion, hume bat bakarra aitzera gelditzen bazitzaion ere, lan eta denbora hura ederki igarotzat zeuzkala. Etzan ala gertatu; ezpada umeak berak aundi ta azientzako ere amu batzuek bezela izan ziraden; bada gizon da emakumeak an zijoazkion aitzera korrika, eta aurki urbildi zitzaizkan bere anai ta aide gañerakoak ere, eta gero elizan jendea eziñ kabiturik, kanpo zabalean predikatzera beartu zan.

        Jenderik geiena inguratu zitzaion itzaldi edo sermoi batean esan zuen eze, bi erakai edo arrazoi-bidek bere jaioterrira erakarri zutela; bata bere gaztetzako zorakeri ta erakutsi okerrak alegiñean desegiteko; bestea berriz an bertan arkitzen zan gizon baten onra ta ondasunari begiratu ta ordaiñtzeagatik, era berean biatzarekiñ siñalatu zuan, bada hura urte batzuez leenago bidebagekeriz karzelaratu ta multatu zuten pruta puskaren bat ostu zuelakoan, txarkeri hura egiñ zutenak bera ta bere antzeko lagun ajolakabe batzuek izanik; ezbear argatik ordean, an guzien aurrean bereak gelditu zitzaizkan bi soro edo lur-zelaiak beti-betiko ematen ziozkala.

        Beste egun batean predikatzen ziarduela Hospitaletxo ta Magdalena bitartean elizatxoaren atarian, bi mirari moduko garaimen ederrak iritxi zituen bere itzaldiaren bidez Jaungoikoaren graziak neskatxa bategan, zeña basarretxe Enparan-gaiñgoaren leio batean erdi-etzana kanpora begira zegoan ea zerbait aitu al ote zegion. (Gaur Madalena ta etxe ori alkar ikustea beste gero eindako berri batek eragozten du). Bata izandu zan, irureun bat pauso iztunagandik zegoala, dana klaru ta zearo aitzea; bestea berriz oraindik askoz andiagoa dana, ondo damutu ta bere bekatuagatik negar egitea, eta orduraño zerabillen bizitza gaixto zabarra utzirik biotz biotzetik Jainkoagana biurtzea.

        Onetan bizitza garbi berri batera jartzeko premi andia zegoan denpora aietan errian eta inguruetan, eta jarri ere ziraden jendeak, Jaungoikoaren errukimenduz eta bere serbitzari leial onen itzaldi ta erakutsi onaen bidez; bada etzan aspertu bere jardunean alik eta desonestidadeko griña zikiñ lotsagabeak sustrai sustraitik atera ta kendu arte; ta eginkizun onen prutu onenetakoa izandu zan, apaiz-etxe batzuetako emakume usai txarrekoen oitura agiriko anziñakoa kentzea, zeña zan ezkondu on leialen gisan apañdilla zuriya oek erabiltea, bada oi da euskal-errian oraindik, andre-ezkonduak apaindille edo buruko zuriyarekin ibiltea, alargunduak beltzarekin, eta neskatxak illeutsean edo apandillarik gabe.

        Iritxi zuen orobat beste andreak ere beren gala kostuzko ondagarriak beingoan utzi zitzatela, edo onetan beintzat geiegirik ez erabiltea aurrerakoan; orobat karta-jokuak kentzea, bada onetara ere txit emana zan orduko jendea; baita ere Sakramentu guziz Santuaren anaitasuna ipiñi zuen, parroki edo bezeroteiko pobreen alde eta oien onerako ere bere Loiola-etxekoak beartuak geldi zitezela betiko, jaioro elizan amabi ogi ematera; pekatu larri edo illkorrean zeudenentzat eta purgategiko animentzat erregutzeko iru aldiz egunean eskilla edo kanpaiak jo zitezela; eta azkenik nai izan zuen guztia egin zuben, batera aitortu zuten bezela bera doatsututzeko egitekoa erabilli zuten lekuko edo testiguak.

        Guziz oroimen eder eta esker-onekoa geratu zan Santua bere erritarrak-ganako, eta ala ere berai aditzera eman zien Erromatik, izkribatutako karta maitagarri baten bidez milla bosteun da berrogeita batean. Ori dakar XI latiñera itzulia eta Bolonian 1804garren urtean argitaratua Aita Erroke Mentxaka euskaldun Llodiotarrak zeñ zan gizon argiya ta birtutetsua agitz, eta Carlos irugarrenak erresumatik erbestetu zituen jauskañi errugabeetatik bat.

        Jaio zan lekuko aize ta egurasteak aurki premia zuen osasuna eskuratu zioten; baña ondo senti zaneko, berriz ekin zion penitenzi edo damulan gogorrak egiteari, ondo kosta izan bazitzaion ere bada bi aldiz okerrago ostera gaixotu zan; eta orduan ere bereetakoak etxeratuta, oi duten kontu da onginaiarekin sendatzerik etzuen iñola nai izan; etorri zitzaizkan ala ere nolabait zer edo zertan gaixotegian berari laguntzeko bere lengusu bi, Ona Maria Oriolakoa eta Ona Simona Alzagatarra, zeñak karidade argatik saristatu zituen Jaunak erregutzeko denboran santuba airean goratuba, Jainko-amorez sutua, ta argi-erraiñuak inguruan zeriozkala ikustearekin; eta berentzako oañdik obe izandu zana, biyak gero bizitza guzirako Hospitaletxo artan zeuden beartsuen ta gaixoen serbitzari ta kontuartzalle geldi ziraden.

        Orrezaz gañera, santu onen mereziera ta santutasuna agertu ta sinistarazi zituen gure Jaunak profezi edo igarletzako doaia edo grazia ematen ziola, eta orobat gaisotasun ilkorrenak ere sendatzekoa bere bedeinkazio edo arropa garbitze utsarekin.

        Azkenik bere egoeraren oroimen eder betikoak utzi zituen tokiak, lenengo partearen aurrenengo buruban aitatu giñuzen bere jaietetxe gaztelua San Sebastian Soreasuko parrokian dagon pontia, ta Ama Birjiña Olazko, eta Egimendiko San Pedroz-gañera, jakingarrienak dirade, bere erri Azpeiti guztiya, ta batez ere Magdalenako gaisotegi edo hospitaletxoan deitzen ziotena, oraiñ ordea egon zan tokiko etxeari Benta-berri zaio eta au seigarren lumeroarekiñ Santa Anako plazatik Eleizaronz, eta Zestuara ta andik Zarautz ta Donostiara daraman bidearekin eskiña egiten duena da; ta onen paretan ipiñia dago pinturazko Santu beraren iduri aundi bat, zeiñaen aurrean parola gabero iziotu oi duten, eta gañera ara juan oi da ere bere onran soñu ederrak jotzera erriko musika edo soñulari-taldea santuaren zorziurren bitartean, eta berak Iruñeko gazteluban artu zuen balazo eguna urteoro ospatu edo zelebratzean; ala ere pesta ta jendetzarik geiena Loiolako Etxe Santu, Eleiza, Kolejio edo Alkartegi ta onen aurreko zelai-zabal giroan izaten dira. Erriaren ertzetik irtetean ta Ospitalletxo zanetik eun bat pausora arkitzen da Magdalenako eleizatxoa, eta onen atarian geienean predikatzen zuela segurutzat dadukate, beiñ baño sarriago igorik arbola edo zuaitz baten besangaetara. Arbola oien oroimen atsegiña gorde izan dute gaurdaño Azpeitiar prestuak zarrak igartzean leku berean berriak landatzearekiñ, oraiñ bertan lonbardo-makal andi bat baizik ezpadago ere. Aitatzekoa da ere denbora aietan estrata edo gurdibidea izango zana, ta oraiñ espoloi-onarekin erriya ta Loiola bitartean dagon Olazko Ama Birjiñaren pareko tokiya, nun Salbe bat errezatu oi emen zion santuak, bertan arlandu galantean letreruak egiztatzen duen bezela; eta nundik pasatzean beste ainbeste egiteko jaiera ta oitura duten asko ta askok. Santuaren etxekoena zan ere anziña-anziñatik Arzubi-ondoko Insula-etxea, ta an sarritan egon oiko zan, zeren bertan zeuzkaten jai-egun andietan elizaratzeko bear zituzten soñeko ta arroparik apaiñenak. Gogoangarria da azkenengo ta ez aaztutzekoa Elosiagako aldapan bide errial azpian Kiruri, Arritxuri edo Garagarzaberri izena duen basarritik urre-urrean sortuta ta beera labaiñtzen dan iturri iori geza-gozoa, nora bere ur bigun garbi gozatsua eratera joan oi omen-zan, eta orregatik gaurko egunean deitzen diote San Inazio-iturriya.

 

aurrekoa hurrengoa