Poema amniotikoak
Sonia Gonzalez

Kutxa, 2005

 

 

IHESBIDE KAPITALISTAK

 

Barruko satsa mozorratzeko eskaera

eta eskaintza

22 segundutan.

Intseguritatearen sokatik

     eskegitako uneak

dosi arin-arinetan.

 

                        Kreditu txartelaren

                                               kirrinka

                        eta autografoak

                                  kalkodun ordainagirietan

                                               lerraturik.

 

Plastikoa,

uhin elektromagnetikoak

eta ihesbide

kapitalistak,

kapitalik ez dugunontzat.

 

 

 

 

 

Norbait hilgo da gaur

berton

edo apur bat haratago

Eta gu bizitza galtzen

telebista aurrean.

 

Poema amniotikoak
Sonia Gonzalez

Kutxa, 2005