Poema amniotikoak
Sonia Gonzalez

Kutxa, 2005

 

 

GORROTOA

 

Pertsona aurpegia daukan zizareak

inguratzen nau.

Mardula, arrea, hantua, engainaria da,

histura dario.

Ezin dut arnasarik hartu.

Lehorretik ezin alde eginiko

               balea bezain inutil,

«persona desaparecida» hitzen pean

foto kopiatutako erretratua

                bezain akabatu

sentiarazi nahi ninduke.

 

 

Baina gorroto nauen horren

bihotz apurtua daukat nik,

gauza jakina baita

horrelako narrastien odola

lar hotza dela

                baita bihotza mugiarazteko ere.

 

 

Denbora kontua baino ez da.

piztiek zenbaitetan euren pozoia

                 irentsi egiten dute.

 

Poema amniotikoak
Sonia Gonzalez

Kutxa, 2005