Poema amniotikoak
Sonia Gonzalez

Kutxa, 2005

 

 

...AGURE GAIXO HORI BIDAIAREN BAT
EGITEKO OINETAKOEN XERKA AGIAN...

 

Agure gaixo horrek

mingainaz zenbatzen ditu

aho barruko hagin eskasak.

Agure horrek

hiru buelta eman ditu

etxe-multzoaren inguruan,

non bizi den argitu ezinik,

            bizitzaren zentzua argitu ezinik.

Agure horrek

ez daki zer den kalera

guardasol barik irtetea,

ez da sekula metroz ibili,

eskolako lagunak oroitzen ditu.

Kapela darama.

Beltza.

Zaharra.

 

Poema amniotikoak
Sonia Gonzalez

Kutxa, 2005