Poema amniotikoak
Sonia Gonzalez

Kutxa, 2005

 

 

ARRAREN HARRA

 

Saihetsak laztantzen dizkiodala,

           kabalan jolasten dut

                                   jainko arrak

           guztietatik zein aukeratu ote zuen

                        nire amonaren amona sortzeko.

 

 

Jainko horrek erein zituen

                harrak hainbat menderen ostean

fumigatzea lortu ote dugun.

 

 

Etsaiari saihetsak laztantzen dizkiodala

ikutzen dudan horietako bat

baino ez naizen

galdetzen diot bere buruari.

 

 

Mesanotxeko argia isiotu dut.

Gizakiok iluntasunaren beldur

                          garen legez,

mamuak, akaso, argiak

           ikaratu egiten ditu.

 

Poema amniotikoak
Sonia Gonzalez

Kutxa, 2005