Poema amniotikoak
Sonia Gonzalez

Kutxa, 2005

 

 

BESTEAREN AUSENTZIA

 

Bestearen ausentzian

pitxar bat eskuetatik irristatu

eta milaka zatitan apurtu da.

 

Eta pitxar apurtu horrek

norberaren metafora

ekarri du errealitatera.

 

Egunak pasa eta zati ezkutuek

agertzen jarraitzen dute.

 

Poema amniotikoak
Sonia Gonzalez

Kutxa, 2005