Poema amniotikoak
Sonia Gonzalez

Kutxa, 2005

 

 

BELDURRA EZ DA AUKERAGAI

 

Amesgaiztoak izaten ditut.

Amesgaizto bizi-biziak

beltzak

eta gorriak,

hotzak

eta ikaraturik akordatzen naiz

izerditan

eta hotzikaretan.

Orduan,

muxu bat garondoan

eta lepoan

beste bat.

 

 

Ikaratuago gelditzen naiz,

ametsetan baino,

esna,

galtzearen ikara

ez edukitzearena baino

ikaragarriagoa baita.

 

 

Mundu osoko kartografia

erakutsi eta

ozeano guztiak

ezagutzen ditut

azal olatuetan.

Zirrikituetan pirata

zaharrak, abordatze

bortitzez akituak,

ron botilak lagun.

 

 

Ez zait oxigeno gehiagorik kabitzen

birikietan.

Hasperen bat.

Besarkadak.

Taupadak.

 

Poema amniotikoak
Sonia Gonzalez

Kutxa, 2005