Poema amniotikoak
Sonia Gonzalez

Kutxa, 2005

 

 

FALTAN BOTA

 

Oslon eguna amaitzen ari da

eta Lisboan

uste baino fado gutxiago entzuten dira.

Etxea desordenaturik daukat

eta ohea hutsik.

Oka egin berri duen

bulimikoa bezain hutsik.

 

Egun inposibleak dira

goizeko itxaropenetik jaioak,

gaueko itxarongelan amatatuak.

Egun nekrofagoak,

            arima nekrofiliko honentzat.

 

 

Bilboko lohietan sagarrak usteltzen ari dira,

beraz,

nire sexua bilatu dut

pijamapean.

 

Baina horrek ez nau beteko

ezta lasaituko ere.

 

 

Horixe bai dela norbait faltan botatzea,

etxe barruan ahaztutako giltzak

       faltan botatzen diren amorru berberaz

 

edo gehiagoz

 

 

 

agian.

 

Poema amniotikoak
Sonia Gonzalez

Kutxa, 2005