MODERNOAK
Altuera ertaineko unibertsitariook
koleta eta gafadunak,
ONG batean baino gehiagotan
ibiltzen zaretenok,
Latinoamerika eta 3. mundua
beti pentsamenduan,
70. hamarkadako arropak
imitatzen dituzten arropaz jantziak
foularrak eta kola-kaoak eskuan,
mutil lagun modernoak
ileapaindegian despeinatu itxura
40 eurotan lortzen dutenak,
munduko biolentziarekin
ondo kontzientziatuak,
karpeta galtzarpean eta
Adidas kirol zapatilak...
Orain arte bezala
hipokondriak eta
hipertentsioak
jota
sekula egon ez zaitezten
poema-engendro hau dedikatzen dizuet.