Poema amniotikoak
Sonia Gonzalez

Kutxa, 2005

 

 

LO EGIN EZINIK BEROA DELA ETA II

 

Gaueko lau eta erdiak.

Edredoi gainean dago,

hurbil

eta atzamar batez ikutzen dut,

ikututakoan

aspalditik hildako gorpua bezala

desegingo ote den beldurrez,

hondar lako oroitzapena

ote den beldurrez.

 

Poema amniotikoak
Sonia Gonzalez

Kutxa, 2005