Poema amniotikoak
Sonia Gonzalez

Kutxa, 2005

 

 

MUNDUAREN JABE
(BIZITZAK EZ DAUKA
TITANIC PELIKULAREN
ANTZ IZPIRIK ERE)

 

Munduaren jabe sentiarazten nau.

Janis Joplin kontzertu baten ostean

bere azkenengo hotelean,

pasabideetatik paseatzen,

handik ordubetera

hil beharko zela jakin barik.

 

     Horrelaxe,

     horren arduragabe eta

                  transzendentzia bakoa

           horren esku hutsik

sentiarazten nau

munduaren jabe.

 

Poema amniotikoak
Sonia Gonzalez

Kutxa, 2005