Poema amniotikoak
Sonia Gonzalez
Kutxa, 2005
EZEIN UMEREN AMA
Nire ditiburuei darien behazunetik
ezingo da sekula
umerik elikatu.
Belaunaldiz belaunaldi
errepikatu izan den
amatasunaren
erneguzko
kondena
erantzukizko
katea
soka
eten dut nik momentu honetan.
Nire ditiburuei darien behazunetik
ezingo da sekula
umerik elikatu.
Eta barka nazala mundu honek
ni mundu hau
barkatzeko gai
ez naizen bitartean.
Poema amniotikoak
Sonia Gonzalez
Kutxa, 2005