IKASKETA
Irakurtzen, idazten,
batuketak, kenketak,
biderketak, zatiketak egiten,
zer den biosfera,
zein urtetan galdu ziren foruak,
lisatzen, entxufeak aldatzen,
hormak pintatzen, musukatzen
Internetetik zehar nabigatzen
ingelesez berba egiten
Burkina-Faso eta esternokleidomastoidea
non ote dauden
bizikletaz ibiltzen, ordua jakiten,
zazpi bekatuak betetzen,
Axularren Gero,
Maria Santzen mina,
artilezko jertseak josten,
amari ulertzen.
Eta hori guztia ikasi
oraindik ere
nire baliorik handiena
ipurdi eta bular arteko
zalantza oparoa dela
egiaztatzeko.