Poema amniotikoak
Sonia Gonzalez

Kutxa, 2005

 

 

AHANZGURA

 

Aterberik ez den bideak

arroztu dira denak.

Semaforoak oro gorri.

Zigarroek zikindutako atzamarrez

ilea behin eta berriz

ebakitzen duen andra bihurtu naiz.

 

 

Mundua antropologia museo

       erraldoia baino ez dela,

       sekula bidaliko ez den

       zigilu bilduma

                       bezain estatiko

                           eta baliogabea dela

 

             ahazteraino

 

bere burua urkatzen ahalegindu

eta soka eten zaion

suizidaren frustrazioa

 

             ezabatzeraino

 

jo nahi nuke larrua.

 

 

Larrutan ahazteko dena.

Dena larrutan geratzeko.

       Larrua baita

               muga zehatz

                    ondo ezagun bakarra.

 

Poema amniotikoak
Sonia Gonzalez

Kutxa, 2005